Mugi txartelari esker Star Wars-eko KaTy-k Donostia Ospitaleko haurrei opariak eman dizkie ospitalera autobusean joan ondoren
![](/images/noticias/04052017-_P6A8202.jpg)
Maiatzaren 4an “Nazioarteko Star Wars eguna” ospatzen dela eta, ‘May the 4th (Force) be with you’ (Indarrak lagun zaitzala) esaldiarekin bat etorrita, R2-KT robotak Donostiako Ospitaleko haurrei opariak eman zizkien, ASPANOGIri, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari, babesa emanaz. Ospitalera joateko, KaTy robotak Mugi txartel pertsonalizatua erabili zuen, autobusa Boulevard-en hartu ondoren.
R2-KT edo KaTy, Star Wars filmeetako R2-D2 robot kutunaren arrosa koloreko bertsioa da, kasu honetan, filmeen jarraitzaile sutsu diren Donostiako elkarte bateko kideek sortutakoa.