Komunika zaitez

Desgaitasun txartelen kudeaketa erraztu dugu!

Desgaitasun-txartela daukazu eta berriztatu egin behar duzu? Ez zaitez arduratu! Hemendik aurrera izapideak erraztuko dizkizugu eta ez duzu desgaitasun ziurtagiririk aurkeztu beharko.

barcelona

GGLAk MUGI/Lurraldebus txartelen kudeaketa hobetzen jarraitzen du, bere izapidea herritarrei errazteko. Oraingo honetan, desgaitasun-txartelen (E txartelak) kudeaketa da erraztu duena, hain zuzen, uztaileko lehen astetik aurrera, talde horretako MUGI txartelen erabiltzaileek txartela berritzerakoan (2 urtez behin) edo txartel berria eskatzerakoan ez dute desgaitasun ziurtagiria aurkeztu beharko. Marisol Garmendiak, GGLAko lehendakariak, azpimarratzen duen moduan “Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzatik lan egiten jarraitzen dugu, MUGI txartelaren izapidea ahal den gehien sinplifikatzeko, horrela eskatzaileak ez dute hainbeste paper ekarri beharko eta talde espezifikoen berriztatzeak ia automatikoak izango dira, desgaitasun-txartelen kasu honetan bezala. Aurrera-pauso txikia baina garrantzitsua MUGIren erabiltzaileen erosotasunerako”.

2016ko abenduan Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuaren eta GGLAren artean lankidetza-hitzarmena sinatu zen, datu-lagapenari buruzkoa. Hitzarmen honi esker, 2017an zehar beharrezko garapen informatikoak eginda, hemendik aurrera desgaituen txartelaren eskatzaileek ez dute aurkeztu beharko dagokion paperezko ziurtagiria, baizik eta nahikoa izango da eskaera orrian baimena ematea, GGLAk era automatikoan egiaztatu ahal izateko.

Garapen berri hori Errentaren, Erroldaren eta Familia Ugarien egiaztatze automatikoei gehitzen zaie. Guzti hauek azken urteotan abian jarri dira, txartela eskatzeko orduan izapideak errazteko.

Marisol Garmendiaren hitzetan “zerbitzu, bizkor, eraginkor eta erraza eskaini behar dugu MUGI txartelaren kudeaketan eta izapidetzan. Teknologia berriei esker, hobetzen ari gara, adibidez txartelen diru-kargak, horrela jada Kutxabanken kutxazain automatikoetan, Mugi APPean edo, Internet bidez GGLAren Webean: www.mugi.eus” diru-kargak egin daitezke.

GGLAk gogorarazi nahi du mota honetako txartel bat eskuratzeko ezinbestekoa dela desgaitasuna %65 edo gehiagokoa edo Mugikortasun baremoa 7koa edo gehiagokoa izatea. Bestalde, ohiko deskontuez gain, txartel hauek 108% saldo gehigarria ematen dute errekarga egiterakoan.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117