Pribatasun-Politika

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 EB Erregelamenduan (DBEO) xedaturikoaren arabera, GGLAk jakinarazten dizu, datuen babeserako informazio-klausula hau onartuz, adostasun informatu, espresu, aske eta argia ematen duzula GGLAri emandako datu pertsonalak GGLAren ardurapeko fitxategietan sartzeko eta, bestalde, indarrean dagoen araudian jasotako segurtasun-, teknika- eta antolakuntza-neurriak aplikatuko zaizkiela fitxategi horiei.

Hemen duzu, DBEOn xedaturikoa betez, GGLAk zure datuekin egiten duen tratamenduari buruzko informazioa.

Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

  • Sozietate-izena: GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZA (GGLA)
  • IFK zk.: Q2000559A
  • Helbidea: Easo kalea 74, 20.006 Donostia
  • Telefonoa: +34 943 00 59 59

Zein da datuak babesteko ordezkaria?

Datuen babeserako ordezkaria datuak babesteko oinarrizko eskubidea babesteaz eta arlo horretan indarren dagoen araudia GGLAn aplikatzeaz arduratzen da. GGLAko datuen babeserako ordezkariarekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide honetara: info@mugi.eus

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?

GGLAk jasotako datuak tratatzen ditu, webgune honen erabilera-baldintza berezietan zehazten diren eta GGLArekin sinatu den zerbitzuen prestazioa (hemendik aurrera, kontratua) kudeatu eta aurrera eraman ahal izateko, hau da, MUGI webgunean (Mugi sistemaren kudeaketa) jasotzen diren zerbitzuak modu egokian eskaintzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak egin ahal izateko.

Kontratuari aplikatzen zaioen legedian jasotako eskakizun eta betebeharrak kontuan hartuta, zure datuak tratatzen ditugu: (i) dagozkien organismo publikoei berri emateko, (ii) auditoretzak egiteko. Grabazio horiek frogabide gisa erabili ahal izango dira prozedura judizial edo estrajudizial batean.

Horrez gain, GGLAren interes legitimoak bete ahal izateko, zerbitzuen erabilerari buruzko estatistikak egiten ditugu, hobekuntzak egiteko, akatsak eta intzidentziak antzemateko eta zerbitzu edo tresna berriak garatzeko. Horretarako, erabiltzaileen profila egin dezakegu, baina ez dugu erabaki automatikorik hartzen profil horietan oinarrituta, baizik eta gure profesionalek aztertzen dituzte kasu guztietan.

Horrez gain, merkatu-azterketen berri emateko edo GGLAk eskaintzen dituen edo eskain ditzakeen zerbitzuak sustatzeko jarduerak egin ditzakegu. Horretarako, berariazko adostasuna ematen duzu GGLAren publizitatea jasotzeko (GGLAren ustez zure interesekoak izan daitezkeen zerbitzuen berrikuntzak, sustapenak, eskaintzak… ). Dena den, edozein unetan ezeztatu dezakezu adostasun hori, info@mugi.eus helbidera bidalitako mezu baten bidez.

Kontratuaren titularra adingabea edo ezgaitua bada, guraso-ahalaren titularrak edo legezko tutoretza duenak eskaini edota baimendu ahal izango du adostasun hori.

Halaber, eragiketa-erregistro hauek kudeatzen ditu GGLAk, sinatutako kontratuan oinarrituz:

Zure datuak aurrez aipatu ez diren beste helburu batzuetarako tratatu ahal izateko, aurretiazko eta berariazko adostasuna beharko da, kasu bakoitzean.

Nola legitimatzen da zure datuen tratamendua?

Zure datuen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren betearazpena da. Horrez gain, hau da GGLAri aplikatzen zaion legezko betebehar baten betearazpenean oinarritutako tratamenduen lege-oinarria:

  1. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuen bidaiaren errepide bidezko garrio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko ERREGELAMENDUA
  2. EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2007ko urriaren 23ko 1370/2007 (EE) ERREGELAMENDUA, trenbide eta errepide bidezko bidaiarien garraiorako zerbitzu publikoei buruzkoa, zeinaren bidez indargabetu ematen baitira Kontseiluaren 1191/69 eta 1107/70 Erregelamenduak (EEE).
  3. 1979ko abenduaren 18ko 3/1979 LEGE ORGANIKOA, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuarena.
  4. 1987ko uztailaren 30eko 16/87 LEGEA, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzkoa.
  5. 1990eko irailaren 28ko 1211/90 ERREGE DEKRETUA, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen erregelamendua onartzen duena.
  6. 2003ko abenduaren 15eko 5/2003 LEGEA, Euskadiko Garraio Agintaritzari buruzkoa.
  7. 2004ko martxoaren 18ko 4/2004 LEGEA, Errepideko Bidaiari Garraioari buruzkoa.
  8. 2013ko apirilaren 3ko 51/2013 DEKRETUA, Euskadiko Bidaiarien Garraioari buruzko Erregelamenduarena.
  9. 46/1985 DEKRETUA, Autonomia Erkidegoko erakunde komunetako garraio arloko zerbitzuak Gipuzkoako Lurralde Historikora eskualdatzeari buruzkoa.
  10. 1985eko apirilaren 2ko 7/1985 LEGEA, Toki-araubidearen Oinarriak Arautzen dituena.

GGLAren interes legitimoetan oinarrituz zure datuak tratatzean, zorroztasun osoz eta zure pribatutasuna, eskubideak eta askatasunak errespetatuz egingo da kasu guztietan, eta ez dira erabiliko, inolaz ere, zure eskubideak urratuko lituzketen helburuetarako.

Aurreko atalean adierazitako helburuetarako egiten den eta eskatutako adostasunean oinarritzen den datuen tratamendua edozein unetan baztertu ahal izango da, baina adostasun hori bertan behera uzteak ezingo du baldintzatu, inolaz ere, kontratuaren betearazpena. Erabiltzailea adingabea edo ezgaitua bada, guraso-ahalaren titularrak edo legezko tutoretza duenak eskaini edota baimendu ahal izango du adostasun hori.

Datu pertsonalen zer kategoria tratatzen ditugu?

Identifikazio-datuak, harremanetarako datuak, desgaitasunari buruzkoak, errentari buruzkoak eta bidaia, birkarga eta ordainketekin lotutakoak.

Zer hartzaileari jakinaraziko zaizkio zure datuak?

Ez da aurreikusten hirugarrenei datu-komunikaziorik egitea, GGLAk kasu bakoitzean aplikatzen zaizkion betebeharrak eta lege-eskakizunak bete ahal izateko eta zurekin duen kontratu-harremana ondo kudeatu ahal izateko (Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Ogasunari, zerbitzu-prestatzaileei… egin beharreko komunikazioak), erakunde publikoek edo/eta pribatuek, datu horien hartzaile gisa, legez eskatzen dituztenean salbu. Komunikazio horiek egiteko, legez aurreikusitako berme guztiak bete beharko dira kasu guztietan.

Beste inguruabar batzuk direla-eta zure datuak lagatzeko aukera dagoenean, GGLAk zure berariazko adostasuna eskatuko du.

Hori guztia kontuan izanda, GGLAk jakinarazten dizu zure zerbitzu eta/edo produktu batzuk eskaini ahal izateko, beharrezkoa dela GGLAren edo hirugarrenen instalazioetan biltegiratzea edo GGLAk edo hirugarrenek zure datuetarako sarbidea izatea. Kasu horietan, indarrean dagoen legedia aplikagarrian xedaturikoa betetzeko konpromisoa hartzen du GGLAk. Ondorio horietarako, GGLAk jakinarazten dizu hirugarrenentzako tratamendu-enkarguak egingo dituela (adibidez, zerbitzari fisikoetan edo hodeian biltegiratzeko zerbituak, sistema informatikoak mantentzeko zerbitzuak, aholkularitza eta auditoretza zerbitzuak). Tratamendu-enkargu horiek egiteko, baliteke nazioarteko transferentziak egin behar izatea. Kasu horietan, Europar Batasuneko herrialdeetan bakarrik egingo dira enkargu horiek, edo EB-AEB Datuen Pribatutasun Esparruan edo, indarrean dagoen legediaren arabera, babes-maila egokia duten herrialdeetan.

Datuak ematen dizkiguzunean, zer eskubide dituzu?

Pertsona orok eskubidea du GGLak berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez jakiteko.

Indarrean dagoen araudiak ematen dizkizun eskubideak ere erabil ditzazu: sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubidea, tratamendua mugatzeko eskubidea, datuen eramangarritasunerako eskubidea eta banakako erabaki automatizatuen mende ez egoteko eskubidea.

Horrez gain, edozein unetan bazter dezakezu zure datuen tratamenduarekin lotutako helburu eta/edo erabilerei buruz agertutako adostasuna, baina adostasun hori baztertzeak ez du baldintzatu behar, inolaz ere, kontratazio-baldintza orokorrak gauzatu ahal izateko aukera.

Zure eskubideak gauzatzeko, eskaera bidali eta jaso izana ziurtatzeko edozein bitarteko erabil dezakezu. GGLAra bidali beharko da eskaera, «Tratamenduaren arduraduna» atalean jasotako datuen bidez, «Datuen babesa» erreferentzia adieraziz. Eskaeran, honakoa jaso beharko da: izen-abizenak, zure nortasuna modu frogagarrian ziurtatzeko moduan, zure eskaera eta jakinarazpenetarako helbidea.

GGLAk zure eskubideen gauzatzeari emandako erantzunarekin ados egon ezean, eskubidea duzu Kontrol Agintaritzaren aurrean eskubide horiek babestu ez direla erreklamatzeko (Datuen Babeserako Euskal Agentzia).

Nola lortu ditugu zure datuak?

GGLAk tratatzen dituen datu pertsonalak zeuk eman dituzu, zure eskura jarritako webformularioen bidez.

Hala eta guztiz ere, kontratuaren titularrak/bezeroak «baimendu» dituelako zure datuak tratatzen ditugunean, Pribatutasun Politika honen arabera tratatuko ditu GGLAk zure datuak.

Nola tratatzen ditugu zure datuak?

Zure datuak paperean edo euskarri digitaletan tratatuko dira.

Zure berariazko adostasunean eta/edo erabilera-baldintzetan oinarrituz, GGLArekin komunikazioak eta trantsakzioak egin ditzakezu, bitarteko hauen bidez: (i) helbide elektronikoa, (ii) telefono-deiak eta (iii) GGLAren sistema elektronikoak.

GGLAn kezkatuta gaude zure segurtasunagatik eta zure pribatutasuna bermatu eta babesteagatik. Hori dela eta, bermatzen dizugu zure datuak segurtasun-maila altuen bidez tratatuko direla, eta gure Informazioaren Segurtasun Politikarekin bat.

Sektoreko estandarrak kontuan hartuta, neurri teknikoak eta antolakuntza arloko neurriak ditugu datuak ustekabean edo legez kanpo suntsituak edo aldatuak ez izateko, baimenik gabe datuak jakinarazi edo sarbidea lortu ahal izatea galarazteko eta legez kanpoko beste prozedura batzuei aurre egiteko.

Horretarako, gure sistema elektronikoen bidez egindako trantsakzioak SSL (Secure Socket Layering) zerbitzari seguru baten bidez igorriko dira. “http” letrak “https” pasatzen direnean, “s” horrek esan nahi du SSL eremu batean dagoela. Horrez gain, zure nabigatzaileak webgunearen segurtasuna jakinaraz diezazuke, pop-up mezu baten bidez. SSL segurtasun-protokoloak informazio pertsonala enkriptatzen du datuen garraioa egin bitartean.

Hori guztia horrelan izanik ere, ezin da bermatu Internet bidez transmititutako informazioaren segurtasuna. Hala, GGLA ezingo da erantzule gisa hartu, Internet bidezko komunikazioak eragotzi edo etenez gero edo informazioan aldaketak gertatu edo informazioa galduz gero. Sistema elektronikoen erabiltzaileek dute erantzukizuna gure zerbitzuetan pasahitzekin babesturiko eremuetan sartzeko pasahitzen, erabiltzaileizenen edo bestelako identifikazio-moduen segurtasuna mantentzeko. Zu eta zure informazioa babestu ahal izateko, GGLAren zerbitzuen erabilera eten ahal izango dugu, aurreabisurik gabe, eta segurtasun-urraketaren bat egon izanaren susmoa badago, ikerketa-gai gisa ezarri ahal izango dugu.

Zenbat denboraz mantenduko ditugu zure datuak?

Zure datuak tratatu eta mantenduko ditugu, kontratuak xede duen zerbitzua emateko beharrezkoa den bitartean eta kontratua indarrean dagoen bitartean.

Kontratua amaitu ondoren, legezko epeetan mantenduko ditugu zure datuak, 2015eko urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legeko 91 eta 92 artikuluen arabera eta 2015eko urriaren 1eko Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzko 40/2015 Legeko 32-35 artikuluen arabera, Kode Zibila aplikatuz, eta legez onartutako bestelako ekintzetarako.

Ahots-grabazioei dagokienez, gutxienez bost urtez gordeko ditu GGLAk. Kasu horretan, aukera izango duzu grabazio horien kopia bat eskatzeko, Mugiren erabiltzaileen arretazerbitzuaren bidez.

Legezko epeak igaro ondoren, zure datuak ezabatu eta/edo blokeatu egingo ditugu, datuak atxiki eta ezabatzeko gure politika aplikatuz.

 

 

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117