Txartelak

MUGI txartelaren eskaera

Eskatu edo berritu ezazu zure MUGI txartela, Interneten bidez, bost minututan.

Txartel eskaera

  • Interneten bidez
  • KZguneko zentroetan. (Tramitea Internet bidez egiteko laguntza)
  • Prentsa saltokietan
  • Mugi Arreta Zerbitzua. Bulegoa: Easo kalea 74,1 Donostia (Euskotreneko eraikina). Hitzordua hartzeko aukera. Eskaera banku-txartelarekin bakarrik ordain daiteke.

INTERNETEN BIDEZ

KZguneko zentroetan. (Tramitea Internet bidez egiteko laguntza)

  1. AURRETIKO HITZORDUA KZgune batean

    Ezinbestekoa da aldez aurretik (pertsonako), gaia: "Aurrez aurreko tutoretza teknologikoa", hitzordua eskatzea KZgune batean MUGI txartela eskatu ahal izateko, zentroko hezitzaileekin batera. Bi modutan egin daiteke:

  2. TXARTELA ESKATZEA

    Eskaera www.mugi.eus webgunearen bidez egingo da, hitzordua hartu den zentroko ordenagailu batean, eta zentro horretako langileek lagunduko dute.

  3. DOKUMENTAZIOA

    Eskaera egin ahal izateko, honako dokumentu hauek eraman behar dira:

DOKUMENTUAK

KZguneko hitzordura honako agiri hauek eraman behar dira:

  • NAN, AIZ edo pasaportea
  • Karnetaren argazkia
  • Kreditu-txartela ( webgunetik erosteko aukera aktibatuta izan behar du)
  • Helbide elektronikoa eta telefono mugikorra

Gazteen, Adinekoen, Ezinduen edo Familia Ugarien taldeetako MUGI txartel pertsonalizatua eskatuz gero, ez da beharrezkoa hitzordura dokumentu gehigarria eramatea MUGIk dagozkion erakundeekin egiten baititu egiaztapenak, nahikoa da aipatutakoak eramatea,
MUGI txartel sozial bat eskatuz gero, dagokion ziurtagiria eraman behar da:

  • Udal Gizarte Zerbitzuek hilabete baino lehen emandako ziurtagiria, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) titularra edo onuraduna dela adierazten duena.

Ala

  • Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) laguntzaren onuradun izanez gero, Lanbidek hilabete baino lehen emandako ziurtagiria.

OHARRAK

  • Kolektiboetako txartel hobaridunentzako baldintzei eta MUGI Social txartelerako beste kasu batzuei buruzko informazio gehiago kontsulta dezakezu esteka honetan: https://www.mugi.eus/index.php/eu/tarjetas/mugi-txartel-motak
  • Gipuzkoan erroldatuta dauden eta pasaportea bakarrik duten pertsonentzat ezinezkoa izango da kolektiboko (kargatzeko aparteko saldoa ) txartel hobaridun pertsonalizatua izapidetzeko laguntza ematea. Beraz, MUGIrekin harremanetan jarri beharko dira zuzenean info@mugi.eus helbide elektronikoaren bidez, 943000117 telefono-zenbakiaren bidez edo kiosko/salmenta-puntu batera joanda.
    Kioskoen zerrenda: https://www.mugi.eus/index.php/eu/kargatzeko-guneak

PRENTSA SALTOKIETAN

  1. Eskaera-orriaren inprimakia deskargatu hemen, Jarraibideak.

  2. Bete, inprimatu, sinatu eta beharrezko dokumentazioarekin entregatu, eskaerak kudeatzen dituzten MUGIko ohiko puntuetan (puntuak ikusteko sakatu hemen). 

  3. Zure txartela eskaera hau aurkeztu duzun leku berean jasotzeko, ziurtatu ezazu salmenta lekuan eskaeraren kodea jarri dutela eskaera orrian eta zuri emango dizuten frogagirian.

          Oharra: ez dira onartuko posta elektronikoz jasotako eskaerak.

GAINERA, HONAKO KASU HAUETAN:

  • ESKATZEN DENAREN MOTA BEREKO TXARTELA GALDU / OSTU / HAUTSI IZANEZ GERO: Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta. Txartela galdu/hautsi edo Lurraldebus txartela izanda, gisa bereko MUGI txartela eskatzeak aurreko txartelaren baja sorraraziko du. Txartela hautsi bazaizu, eskabidearekin batera entregatu.

 

  • TXARTEL AKASTUNA BALDIN BADA, ERABILTZAILEAK ERRURIK IZAN GABE (Ez dira 5 euro ordaindu behar):
  1. Inprimatze-akatsak: Harremanetan jarri GGLArekin; akatsa zuzenduko zaizu eta txartel zuzena jasotzean akastuna entregatu beharko duzu (6 hilabeteko epean jaulki zenetik).
  2. Txartela ez da erabilgarria: Txartela salmenta-puntuan entregatu, eta labur adierazi zerk huts egiten duen; saltokian bertan jasoko duzu txartel berria (4 urteko berme-epea).
  • ADIERAZITAKO TXARTELA IRAUNGI IZANAGATIK BERRITZEA (Ez da txartela itzuli behar):
  1. Formularioa betea eta dokumentazioa soilik txartel sozialen kasuan.
  2. Eskabidea bete zenuenetik zazpi lanegun pasa eta gero, eskatu iraungipen-data eguneratzea laguntza bidez kargatzeko saltoki- sareko edozein salmenta-puntutan (Ezin da eguneratu ez kargatzeko makina automatikoetan, ezta Internet bidez ere). Data berria txartelaren txipean erregistraturik geratuko da, eta emango dizuten frogagirian egiaztatuko duzu.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117