Txartelak

MUGI txartel motak

MUGI eta Lurraldebus txartelak MUGI sistemaren barruan daude. Biek onura berberak eskaintzen dituzte eta, beraz, ez da beharrezkoa Lurraldebus txartela dutenek MUGI txartelagatik aldatzea.

Hiru MUGI txartel mota daude:

  • Arrunta:
    • Titularra bere argazkiarekin eta bere datu pertsonalekin identifikatzen du.
    • Erabiltzaileari MUGI sistemaren abantaila guztiez baliatzeko aukera ematen dio.
    • Titularraren bidaiak soilik balioztatzeko aukera ematen du.
    • Ez da iraungitzen.

Tarjeta ordinaria

  • Kolektiboak (hobaridunak):
    • Txartelaren jabea kolektibo batekoa dela egiaztatzen duten txartel pertsonalizatuak dira.
    • Titularra bere argaziarekin eta datu pertsonalekin identifikatzen du.
    • Erabiltzaileari MUGI sistemaren abantaila guztiez baliatzeko aukera ematen dio.
    • Titularraren bidaiak soilik balioztatzeko aukera ematen du.
    • Txartela diruz kargatzerakoan hobari espezifikoa ematen zaio saldo gehiagarri moduan.
    • Iraungipena dute.

Tarjeta colectivos

 

  1. Gazteen txartela G (6 urtetik 25 urte bete arte)
    • Iraungitzea: 18 urte betetzean. Handik aurrera, 2 urtean behin.
    • % 25eko hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga egitean, adibidez, 2'5 euro gehiago sartuko dira txartelean, guztira 12'50€.
  2. Adinekoen txartela A (65 urte edo gehiago)
    • Iraungitzea: 5 urte. Epe hori igarotakoan berritu beharko da.
    • % 108ko hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga egitean, adibidez, 10'8 euro gehiago sartuko dira txartelean.
  3. Ezintasuna dutenen txartela E (% 65ekoa edo gehiago ala mugikortasun murrizketa: 7 puntu edo %25a edo gehiago)
    • Iraungitzea: 2 urte. Epe hori igarotakoan berritu beharko da.
    • % 108ko hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga egitean, adibidez, 10'8 euro gehiago sartuko dira txartelean.
  4. Txartel soziala S
    • Iraungitzea: urte 1. Epe hori igarotakoan berritu beharko da.
    • % 108ko hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga egitean, adibidez, 10'8 euro gehiago sartuko dira txartelean.
  5. FU20 (orokorra) eta FU50 (berezia) familia ugarien txartela
    • Bi Familia Ugari mota daudenez, bi txartel mota daude: orokorra (FU20) eta berezia (FU50).
    • Kolektiboko txartelekin konbinatu ahal izango dira. Kasu horretan, diru-kargako hobaria kolektiboko txartel motari eta familia ugariaren motari dagokiona batuz ateratzen dena izango da.
    • Iraungitzea: familia ugariaren titulua iraungitzen den aldi berean iraungiko da. FU+ kolektiboen txartel konbinatuen kasuan, iraungitze-data izango da lehenengo iraungitzen denarena (kolektiboko-txartela edo Familia Ugariaren titulua). Epe hori igarotakoan berritu beharko da.
    • % 25eko (FU orokorra) edo % 100eko (FU berezia) hobaria du; hau da, hamar euroko diru-karga bakoitzean, adibidez, 2'5 euro edo 10 euro gehiago kargatuko dira. Adierazi den bezala, kolektiboko txartel bat familia ugariarekin konbinatzen bada, diru-kargako hobaria kolektiboko txartel motari eta familia ugariaren motari dagokiona gehituta ateratzen dena izango da. Adibidez:
      • G20 [G (MUGI gaztea) + FU20]: % 50eko hobaria (% 25 + % 25)
      • S59 [S (MUGI soziala) + FU50]: % 209ko hobaria (% 108 + % 100)

 

  • Anonimoa:
Pertsonalizatu gabeko txartela da, aldi berean pertsona bati baino gehiagori bidaiatzeko aukera ematen diona; beraz, egokia da taldeentzat (ikastetxeak, enpresak, etab.). Beti % 66ko deskontua aplikatzen du paperezko txartelaren gainean.

Tarjeta anonima

  • DBusen: aldi berean bidaiari kopuru mugagabea onartzen du, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa diru badago. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatu behar da.
  • Lurraldebusen: gehienez 9 pertsonek bidaiatu ahal izango dute aldi berean. Kasu horretan, gidariak balioztatuko ditu bidaiak, eta, ondorioz, ez da balioztatu behar jaitsieran.
  • Euskotrenen: bidaia berean pertsona bakar batek erabili ahal izango du (ez du uzten multibalioztatzea).
  • Renfe Aldiriaken: bidaia berean pertsona bakar batek erabili ahal izango du (ez du uzten multibalioztatzea).
  • Hiribusetan: gehienez 9 pertsonek bidaiatu ahal izango dute aldi berean. Txartela balioztatu behar da bidiatzen duen pertsona bakoitzeko.

Txartelaren prezioa 5 eurokoa da eta 12 hilabetez egongo da aktibo, azken birkarga egiten denetik hasita. 12 hilabete horiek igarotakoan, desaktibatuta geratuko da. Hala ere, berriro kargatuz aktibatzen da, eta horrela zeukan saldoa ere berreskuratzen da.

Argazkirik edo dokumentaziorik aurkeztu gabe eros daiteke, zuzenean, zenbait establezimendutan (liburu-dendetan, kioskoetan, estankoetan, etab.). Transbordoei dagokienez, txartel anonimoak gehienez 31 aukera ematen ditu Dbus-Dbuseko autobusen artean, eta gehienez 9 gainerako autobusetan. Ezin da alta eman Mugi sisteman (webgunea), eta, beraz, ezin da kargatu AAP-aren edo webgunearen bidez.
 

Txartel arrunta eskatzea. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Formularioa behar bezala beteta
  • Argazkia (1. eskaeran bakarrik)
  • NANaren,  pasaportearen edo AIZaren fotokopia

Adingabea bada, adingabearen NANaren fotokopia (halakorik badu) edo familia-liburuaren fotokopia (adingabearen datuak agertzen diren orrialdean) eta tutorearen NANaren, pasaportearen edo AIZren fotokopia.

 

Txartel hobariduna edo kolektibo-txartela eskatzea edo berritzea. Baldintzak:

Kolektiboaren txartela lortzeko edo berritzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

  • Gipuzkoan erroldatuta egotea
  • Ezarritako errenta-maila ez gainditzea

Gainditu ezin den errenta-maila IPREM* bider 2'5 da (18.000€ banakako errenta-aitorpenean eta 36.000€ aitorpen bateratuan).

(*) IPREM adierazlea erreferentzia gisa erabiltzen da laguntzak, bekak eta diru-laguntzak emateko, besteak beste. Urteko egungo IPREM 7.200 eurokoa da.

Errenta-aitorpenean egin beharreko kalkulua honako hau da: Zerga oinarri orokorra + Aurrezpenaren zerga-oinarria + Laneko hobaria

Hiru kontzeptu horien baturak IPREM bider 2'5 baino txikiagoa izan behar du; baterako Errenta aitorpenaren kasuan, zenbatekoa bikoiztu egingo da.

Bi kasutan ez da errenta egiaztatuko: 18 urtetik beherakoen kolektiboaren txartel-eskaerak eta familia ugariak, orokorrak edo bereziak, beste kolektibo batzuekin konbinaziorik egin gabe.

  • Eskatzen den txartel motarako behar den dokumentazioa

GGLAk hobaridun txartela lortzeko edo berritzeko baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, horiek ziurtatzen dituzten entitateen aurrean.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

* Gipuzkoako edozein udalerritan pasaporte-zenbakiarekin erroldatutakoek hiru hilabete baino gutxiagoko epean emandako jatorrizko errolda-ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

  • NANaren, edo AIZaren fotokopia kolektibo guztientzat 1. Eskaera izanez gero (EZ da aurkeztu behar berrituzearen kasuan)
  1. Gazteen txartela (6 urtetik 25 urte bete arte):
    • Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta.
  2. Adinekoak (65 urte edo gehiago):
    • Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta.
  3. Desgaitasuna duten pertsonak (% 65 edo gehiago ala mugikortasun murrizketa: 7 puntu edo %25a):
    • Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta.
  4. Soziala:
    • Formularioa behar bezala beteta, gehi taula honetan adierazitako txartel sozial bat eskatzea ahalbidetzen duten egoera desberdinen arabera eskatutako dokumentazioa:
EGOERA AURKEZTU BEHARRKO AGIRIAK

DOKUMENTOA IGORTZEN DUEN ERAKUNDEA

 

1. Lanik egiten ez duen 65 urtetik beherako erretiratua

Lagun Aroren erretiro-pentsioa kobratzen duen herritarra, zeina 65 urte baino gazteagoa den eta lanik egiten ez duen. (Kasu horretan, lan-bizitza erregimen bereziko altan agertzen da, Gizarte Segurantzako erretirorako eskubidea izateko kotizatu egiten baitute.)

  • Gizarte Segurantzak egindako erretiroa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
  • Lagun Arok egindako ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzak egindako “Egungo lan-bizitzaren ziurtagiria” lanik egiten ez duzula egiaztatzen duena. *Klase pasiboen pentsioa izan ezik.

GIZARTE SEGURANTZA

LAGUN ARO

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

2. Erretirodun partziala duen herritarra

  • Gizarte Segurantzak egindako erretiroa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
  • Ez da beharrezkoa lan-bizitzaren ziurtagiria aurkeztea
GIZARTE SEGURANTZA

3. 55 urtetik gorako ezintasun iraunkor osoa duen pentsioduna, eta lanean ez dagoena

  • Ezintasun iraunkor osoa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
  • Gizarte Segurantzak egindako “Egungo lan-bizitzaren ziurtagiria” lanik egiten ez duela egiaztatzeko

GIZARTE SEGURANTZA

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

4. Ezintasun iraunkor osoa duen pentsioduna

(% 65 edo gehiagoko ezintasun-mailara parekatzen da)

  • Erabateko ezintasun iraunkor osoa egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa. (Horrelako ezintasunarekin ezin denez lanik egin, ez da beharrezkoa Lan-bizitzaren ziurtagiria eskatzea)
GIZARTE SEGURANTZA

5. Erabateko ezintasuna edo balioezintasun handia duen pentsioduna

(% 65 edo gehiagoko ezintasun-mailara parekatzen da)

  • Erabateko ezintasun handia egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa. (Horrelako ezintasunarekin ezin denez lanik egin, ez da beharrezkoa Lan-bizitzaren ziurtagiria eskatzea)
GIZARTE SEGURANTZA

6.  Alarguna den eta lanean ez dagoen pentsioduna

  • Alargun-pentsioa egiaztatzen duen jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa.
  • Gizarte Segurantzak egindako “Egungo lan-bizitzaren ziurtagiria” lanik egiten ez duela egiaztatzeko

GIZARTE SEGURANTZA

GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRA

7.  Kotizazio gabeko pentsioaren pareko edo gutxiagoko diru-sarrerak jasotzen dituen pentsioduna, eta lanean ez dagoena

(Zurztasunaren pentsioa barne)

  • Kotizatu Gabeko Pentsioa (5.639,20€ 2021 urterako, 14 ordainsaritan) baino gutxiagoko diru-sarrerak egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa
GIZARTE SEGURANTZA

8. Senideen aldeko pentsioa josotzen duena

  • Pentsioa egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa
GIZARTE SEGURANTZA

9. Ardurapeko seme-alabagatiko laguntza ekonomikoaren titularra edo onuraduna

  • Ardurapean hartutako adin txikiko edo sem-alaba bakoitzeko prestazioa egiaztatzen duen Gizarte Segurantzak egindako jatorrizko ziurtagiria edo baliokidea, hilabete batetik beherako epean egindakoa
GIZARTE SEGURANTZA

10. Gizarte Larrialdietarako Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna

  • Dagokion urtean Udalean egindako eta tramitatutako eskaera
  • Udaleko Gizarte zerbitzuak, hilabete batetik beherako epean egindako laguntzaren jatorrizko ziurtagiria.(Kasu honetan ez da beharrezkoa egiaztatzea aurreko urtean laguntza jaso izanaren ziurtagiria).

UDALA

11. Kotizazio gabeko pentsioaren titularra (KGP), Gizarte Ongizaterako Funtsaren onuraduna (GOF), Desgaituak Gizarteratzeko Legearen onuraduna (LISMI) edo Gizarte-inklusiorako laguntzaren 18-23 urte bitarteko onuraduna (lehen Desbinkulazio-laguntza jasotzen zutenak)
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamenduak egindako laguntzaren jatorrizko ziurtagiria, hilabete batetik beherako epean emandakoa
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
12.  Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) titularra edo onuraduna
  • DBE: Laguntzaren jatorrizko ziurtagiria, hilabete batetik beherako epean.
LANBIDE

13. Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera (BGDS) jasotzen duen titularra edo onuraduna

  • BGDS: Laguntzaren jatorrizko ziurtagiria, hilabete batetik beherako epean
LANBIDE

14 Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoek (SEPE) emandako diru-laguntzetako baten titularra edo Gizarteratzeko Errenta Aktiboaren titularra

  • Dirulaguntzaren ziurtagiria SEPEK hilabete batetik beherako epean egindakoa

INEM

5. Familia Ugaria:

  • Besterik gabe, formularioa behar bezala beteta.

 

 

 

GGLAk erabiltzaileari egokitzat jotzen duen informazioa eskatzeko eskubidea gordetzen du.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117