MUGI sistemak abantaila ugari eskaintzen die garraio publikoaren ohiko erabiltzaileei, hala nola:
- Ordaintzeko modu bateratua: Txartel bakarra garraiobide guztietarako.
- Tarifa-sistema eta eremuak bereizteko sistema bateratuak: Kostu berbera garraiobide ezberdinetan egindako bidaietarako, eta tarifa bateratuak eremu-aldaketaren bat barne hartzen duten ibilbideetarako.
- Erabileraren araberako deskontuak: Zenbat eta gehiago erabili garraio publikoa, orduan eta merkeagoa izango da bidaiaren kostua.
- Doako ontzi-aldaketak: bidaia garestiena bakarrik ordaintzen da.
- Txartel hobaridunak: Baldintza zehatzak bete behar dira txartel hauetako bat edukitzeko.
Ordaintzeko modu bateratua
MUGI sistemari esker, ordaintzeko euskarri bakarra erabiliko da garraiobide guztietan; hau da, txartel bakarraz bidaiatu daiteke Gipuzkoako garraio publiko ia guztietan.Txartel bakarra Lurraldebus txartelaren nolabaiteko bilakaera da, eta biak garraio publikoetan erabil daitezke, zerbitzu berbera ematen dutelako.
- MUGI txartel pertsonalizatua: titulartasuna duen bidaia txartela da, eta berarekin ordaintzeagatik deskontu nabarmenak eskaintzen ditu, lehenengo momentutik (% 74, % 79 edo % 95eko deskontua). MUGI sistemak eskaintzen dituen onura guztiez gozatzeko aukera ematen dio erabiltzaileari.
Tarifa-sistema bateratua
MUGI sistemak tarifa bateratua eskaintzen die erabiltzaile guztiei; eta eremuak bereizteko sistema bateratu batean oinarritzen da:
- Tarifa-sistema bateratua: Tarifa-sistema bateratuari esker, hainbat garraiobidetan (autobusa, trena eta abar) egindako ibilbideak/joan-etorriak kostu berbera izango dute; hau da, kostu berbera izango du trenez edo autobusez Atik Bra egindako bidaiak.
- Eremuak bereizteko sistema bateratua: MUGIn aplikatuko diren tarifak eremuak bereizteko sistema bateratuan oinarritzen dira: MUGI sisteman, egun, 15 eremu ezberdin bereizi dira.
Ibilbide bakoitzean, gehienez ere 6 eremu-aldaketa egin daitezke, betiere garraiobidez aldatzen ez bada (ontzi-aldaketa); eremu-aldaketa bakoitzari zenbateko bat dagokio, eta zenbat eta eremu-aldaketa gehiago egin (jauzi kopurua), orduan eta garestiagoa izango da ibilbidea.
Erabileraren araberako deskontuak
MUGI sistemaren helburua da garraio publikoa gehien erabiltzen duten herritarrak saritzea; eta, horregatik, erabiltzaile horiek deskontu handiagoak izango dituzte.
Hiru erabilera-tarte ezarri dira, eta tarte bakoitzari deskontu jakin bat dagokio:
- 1–20 bidaia: % 74ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
- 21–50 bidaia: % 79ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean.
- 51 bidaia edo gehiago: % 95ko deskontua noizbehinkako txartelaren aldean (gazteek doan bidaiatuko dute tarte honetan).
* Deskontuak hilabete naturalaren barruan aplikatuko dira.
* Bidaia-kontagailua hutsetik hasiko da hilero.
Ontzi-aldaketak
Ontzi-aldaketa guztiak doan dira; hau da, bidaia-txartel garestiena bakarrik ordainduko da. Era berean, bidaien kontagailuan bidai bakar bat bezala zenbatuko da.
Txartel hobaridunak
MUGI sistemarekin, erabiltzaileek hobariak aldez aurretik jasoko dituzte, txartela kargatzeko unean bertan; hau da, erabiltzaileak txartela kargatzen duen bakoitzean, kopuru bat gehituko zaio hobari gisa.
Horrelako txartela eskuratzeko edota berritzeko zenbait baldintza bete behar dira:
- Gipuzkoan erroldatuta egotea: Gipuzkoako edozein herritan pasaportearekin erroldatu direnen kasuan, azken hiruhilabetekoan egindako errolda ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Foru Ogasunean, errenta maila egiaztatuko da: 2'5 aldiz IPREM* adierazlea gaindituz gero, ezin izango da txartel hobariduna eskatu edo berritu; honakoak dira kopuruak: 18.000 € bakarkako aitorpenean; eta 36.000 € baterako errenta-aitorpenean.
Bi egoera zehatzetan ez da errenta maila egiaztatuko: 18 urtetik beherako txartel hobaridun eskaeretan eta Familia Ugari orokorren edo berezien eskaeretan (beste txartel hobaridun bateko konbinaziorik ez dagoen kasuetan).
(*) Oinarri ezargarri orokorra + aurrezpenaren oinarri ezargarria + lanaren hobaria. Hiru kontzeptu horien baturak ezin du 2'5 aldiz IPREM adierazlea gainditu; baterako errenta-aitorpenen kasuan, kopurua bikoiztu egiten da.
3. Familia Ugarien kasuan, horren titulua indarrean izatea.
- Txatel hobaridun motak:
- Gazteak (6 urtetatik 25 urte bete arte): % 25eko hobaria.
- Adinekoak (65 urte edo gehiago): % 108ko hobaria.
- Ezinduak (% 65eko desgaitasuna edo gehiago edo mugikortasun murrizketa: 7 puntu edo %25a): % 108ko hobaria.
- Sozialak: % 108ko hobaria.
Egoera hauek aurreikusten dira:- Lanik egiten ez duen 65 urtetik beherako erretiroduna
- Erretirodun partziala duena
- Lanik egiten ez duen 55 urtetik gorako ezintasun iraunkor osoko pentsioduna
- Erabateko Ezintasun Iraunkor Osoko pentsioduna
- Erabateko ezintasun handiko pentsioduna
- Lanik egiten ez duen alargun-pentsioduna
- Lanik egiten ez duen KOTIZATU GABEKO PENTSIOKO diru-sarrera edo gutxiago jasotzen duen pentsioduna
- Senideen aldeko pentsioa
- Ardurapean hartutako adin txikiko edo seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoaren titularra edo eragilea
- Gizarte Larrialdiko Laguntzaren (GLL) titularra edo onuraduna)
- Kotizazio Gabeko Pentsioa (KGP), Gizarte Ongizateko Fondoa (GOF), Desgaituak Gizartean Integratzeko Legearen (LISMI) prestazioaren titularra eta Gizarte-inklusiorako laguntzaren titularrak (18-23 urte bitartekoak) (lehen Desbinkulazio-laguntza jasotzen zutenak)
- Diru-sarrera Bermatzeko Errentaren (DBE) titularra edo onuraduna
- Estatuko Enplegu Zerbitzuak (SEPE) emandako diru-laguntzetako baten titularra edo Txertaketarako Errenta Aktiboaren titularra
- Lagun Aroren erretiro-pentsioa duen erretiroduna, 65 urte baino gazteagoa eta lanik egiten ez duena. (Kasu horretan, lan-bizitza erregimen bereziko altan agertzen da, Gizarte Segurantzako erretirorako eskubidea izateko kotizatu egiten baitute.)
- Familia Ugaria
- Orokorra: % 25eko hobaria.
- Berezia: % 100eko hobaria.
Gaztea, Adinekoa, Ezindua eta Soziala kolektiboko txartelak Familia Ugarien kolektiboko txartelekin bateragarriak dira; hortaz, familia ugaria izanik beste kolektiboren bateko kide izanez gero, biengatik jasoko litzateke hobaria:
• MUGI gazteak + FU20: % 50eko hobaria.
• MUGI adinekoak + FU20: % 133ko hobaria.
• MUGI ezinduak + FU20: % 133ko hobaria.
• MUGI soziala + FU20: % 133ko hobaria.
• MUGI gazte + FU50: % 125eko hobaria.
• MUGI adinekoak + FU50: % 208ko hobaria.
• MUGI ezinduak + FU50: % 208ko hobaria.
• MUGI soziala + FU50: % 208ko hobaria.