Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLAk) martxan jarritako tarifa-sistema bateratua da; eta aukera ematen du garraio publiko guztietan txartel berarekin bidaiatzeko.
MUGI sistemak abantaila handiak eskaintzen dizkie Gipuzkoako garraio publikoa sarritan erabiltzen dutenei. Sistema ordainketa-euskarri bakarrean eta eramuen banatzean oinarritzen da; horrela, eremu berean garraiobide ezberdinetan bidaiatzean, tarifa bera ordaintzen da.
Sistemak doako ontzi aldaketak, deskontuak eta hobariak eskaintzen ditu.
-
MUGIk kontakturik gabeko teknologiarekin funtzionatzen du, bidaia baliozkotzeko nahikoa da txartela makinara hurbiltzea.
- Hiriarteko zerbitzuetan (Lurraldebus eta ibilbide luzeak),txartela makinatik pasa behar da bai igotzean eta bai jaistean. Autobusera igotzean, sarreran dagoen txartel-makinara hurbildu behar da txartela, gidariaren ondoan dagoenera edo gidariaren atzean dagoenera. Autobusetik jaitsi baino lehen, txartela, nahitaez, irteerako ate ondoan dagoen makinara hurbildu behar da. Bestela, lineako ibilbiderik luzeena ordainduko da, noizbehinkako txartelaren (paperezkoaren) prezioan.
- Hiribusetan (Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Tolosako, Lasarte-Oriako, Oñatiko eta Oiartzungo hiribusetan), autobusera igotzean bakarrik pasa behar da txartela makinatik.
- Gidariak lagundutako salmentetan, autobusetik jaisterakoan ez da txartela makinara hurbildu behar.
- Euskotreneko tren zerbitzuetan, bai sarreran eta bai irteeran pasatu behar da. Bestela, 3,87 euroko penalizazioa ezarriko da.
- Renfe Aldiriakeko tren zerbitzuetan, bai sarreran eta bai irteeran pasatu behar da. Bestela, 3,87 euroko penalizazioa ezarriko.
-
- Mugi txartelak 5 euro balio du, eta eskabidea egiten den unean ordaindu behar da.
- Eskabidea salmenta-lekuan egiten bada, txartelaren zenbatekoa unean bertan ordainduko da, eta web bidez egiten bada, banka elektroniko bidez (txartel pertsonalizatuetan soilik).
- Txartel Sozialaren kasuan, txartela doakoa da, baina 5 euro ordaindu behar dira eskaera egiterakoan. Txartela aktibatzen den unean dirua itzultzen da. Gauza bera gertatzen da txartela berritzen denean , baita Mugi gazteen edo ezinduen txarteletan argazkiak aldatzearekin ere.