MUGI sistemak tarifa bateratua eskaintzen die erabiltzaile guztiei; eta eremuak bereizteko sistema bateratu batean oinarritzen da:
- Tarifa-sistema bateratua: Tarifa-sistema bateratuari esker, hainbat garraiobidetan (autobusa, trena eta abar) egindako ibilbideak/joan-etorriak kostu berbera izango dute; hau da, kostu berbera izango du trenez edo autobusez Atik Bra egindako bidaiak.
- Eremuak bereizteko sistema bateratua: MUGIn aplikatuko diren tarifak eremuak bereizteko sistema bateratuan oinarritzen dira: MUGI sisteman, egun, 15 eremu ezberdin bereizi dira.
Ibilbide bakoitzean, gehienez ere 6 eremu-aldaketa egin daitezke, betiere garraiobidez aldatzen ez bada (ontzi-aldaketa); eremu-aldaketa bakoitzari zenbateko bat dagokio, eta zenbat eta eremu-aldaketa gehiago egin (jauzi kopurua), orduan eta garestiagoa izango da ibilbidea.
TARIFAK 2025EKO APIRILAK 7TIK AURRERA | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Baldintzak | 1. hiribusa 0 jauzi |
Jauzi 1 | 2 jauzi | 3 jauzi | 4 jauzi |
5 jauzi |
2. hiribusa | 3. hiribusa | |||
ALDIZKAKOA (PAPEREZKO TXARTELA) | 1,95€ | 2,90€ | 5,40€ | 7,90€ | 10,25€ | 13,65€ | 1,65€ | 1,45€ | |||
TXARTEL ANONIMOA | desk. | % 66,75 | 0,65€ | 0,96€ | 1,80€ | 2,63€ | 3,41€ | 4,54€ | 0,55€ | 0,48€ | |
1. TARTEA: OHIKOA 1-20 bidaia | desk. | % 74,71 | 0,49€ | 0,73€ | 1,37€ | 2,00€ | 2,59€ |
3,45€ |
0,42€ | 0,37€ | |
2. TARTEA: OHIKOA 21-50 bidaia | desk. | % 79,41 | 0,40€ | 0,60€ | 1,11€ | 1,63€ | 2,11€ | 2,81€ | 0,34€ | 0,30€ | |
3. TARTEA: OHIKOA 51 edo bidaia gehiago | desk. |
%94,94 |
0,10€ | 0,15€ | 0,27€ | 0,40€ | 0,52€ | 0,69€ | 0,08€ | 0,07€ | |
GAZTEAK ETA F. UGARIDUN GAZTEAK 51. BIDAITIK AURRERA | desk. | %100 | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | |
GAUEKOA | 2,65€ | 3,70€ | 6,45€ | 8,95€ | 11,30€ | 14,75€ | 2,10 € | 2,10 € | |||
ONTZI-ALDAKETA | DOHAINIK (Bidaia garestiena bakarrik ordaintzen da.) | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ | 0,00€ |
1. hiribusa: Donostia eta Pasaiako txalupa
2. hirbusa: Irun eta Errenteria
3. hiribusa: Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani, Tolosa, Lasarte-Oria, Oñati eta Oiartzun
OHARRA txartel hobaridunentzat
Txartel guztientzat tarifak beti berberak dira, txartel arrunta izan edo hobariduna izan; beraz, ibilgailuan txartela balioztatzerakoan dagokion tarifa deskontatuko da (indarrean dauden tarifen taula).
Izan ere, MUGI sistemak aldez aurretik ematen du hobaria; hau da, txartela kargatzerakoan, txartelaren profilaren arabera, sistemak SALDO GEHIGARRI BAT ematen dizu (diru-karga egiten duzuna baina handiagoa da).
Horregatik, txartela kargatzerakoan jasotako saldo gehigarriagatik, kostu erreala txikiagoa da.
Txartel pertsonalizatuta duten 6 eta 12 urte bitarteko adingabeek doan bidaiatzen dute (12 urte bete arte).