MUGI sisteman integratuta dago Gipuzkoako garraio publikoaren gehiengoa:
- Autobusak:
- Lurraldebus
- Hiribusak: Donostiako (Dbus), Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Tolosako, Lasarte-Oriako, Oñatiko eta Oiartzungo hiribusak.
- Tren zerbitzuak:
- Euskotren (Hendaiatik Bilbora linera orokor osoan erabil daiteke, baina MUGI tarifak soilik Hendaiatik Berrizera arteko bidaietan aplikatzen dira)
- Renfe Aldiriak (Irunetik Brinkolara bitartean erabili daiteke).
- Pasaiako txalupa
Sistemari atxikitako garraiatzaileak:
-
- Donostia
- Irun
- Errenteria
- Eibar
- Zarautz
- Arrasate
- Hernani
- Tolosa
- Lasarte-Oria
- Oñati
- Oiartzun
-
Horrez gain, MUGI/Lurraldebus txartela ondoko zerbitzuetan erabili ahal da:
- Pasaiako txalupa
- Gasteizko tranbia
- Bilboko tranbia
- Bilboko metroa
- Gasteizko hiribusak (TUVISA)
- Arabako herriarteko autobus zerbitzuetan (AlavaBus)
- Larreineta-Trapagaraneko funikularra
*Informazio gehiago ohiko galderak atalean
-
Txartel bakarra ezartzea Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko helburua da eta txartelen interoperabilitatean gauzatzen da. Garraioaren Plangintzako zuzendaritza lanean ari da asmo handiko egitasmo horren oinarriak ezartzeko; ildo horretan, apurka-apurka, urrats zehatzak eman dira EAEko garraiobideetan 3 txartelen erabilera bermatzeko: BAT (Araban), BARIK (Bizkaian) eta MUGI/Lurraldebus (Gipuzkoan).
Gaur egun, 3 txartelak hurrengo garraiobideetan erabil daitezke:
1. Donostiako hiribusetan (Dbus-en)
2. Euskotrenen
- Hendaia-Donostia-Bilbao lerro orokorrean
- Amorebieta-Bermeo adarrean
- Larreineta-Trapagaran funikularrean
3. Tranbietan
- Gasteizko tranbian
- Bilboko tranbian
4. Gasteizko hiribusetan (TUVISA)
5. Arabako herriarteko autobus zerbitzuetan (AlavaBus)
Tarifei dagokionez:
- Bere lurralde barruan txartel bakoitzak indarrean dituen tarifak ezartzen dira, adibidez: Bilboko tranbian MUGIrekin egindako bidaiari BARIK tarifa aplikatzen zaio; Gasteizko tranbian MUGIrekin egindako bidaiari BAT tarifa aplikatzen zaio; BARIK edo BAT txartelekin Dbusen egindako bidaiari MUGI tarifa aplikatzen zaio.
- Euskotrenek bere tarifa propioak ezartzen ditu txartel baten eremutik kanpo hasi edo bukatzen diren bidaietan, hau da, lurralde-arteko bidaietan, adibidez: Hendaia-Bilbo; Ermua-Durango; Deba-Amorebieta.
- Euskotren: Bilbo-Donostia-Hendaia lerro orokorrean, MUGI sistemaren tarifak soilik Hendaia-Berriz artean egindako bidaietan aplikatzen dira. Herri horietatik kanpora jarraituz gero, bidai osoari Euskotrenen tarifa ezartzen zaio, lurralde arteko bidaia delako.
- MUGI/Lurraldebus hobaridun txartelekin bidaiatzen denean (Nagusiak, Ezinduak, Sozialak eta Gazteak), hobaria ezabatuko zaie MUGI sisteman sartuta ez dauden bidaietan.
-
- Iparraldeko herriarteko autobus eta tran'bus zerbitzuetan (Txik Txak)