- MUGI txartel pertsonalizatua pertsonala eta besterenezina da.
- Txartelaren jabea horren zaintza eta babesaren arduraduna da, eta beste pertsona batek erabiltzen duen unean bera izango da arduraduna, txartelaren galtzea salatzen ez den bitartean.
- GGLAk txartelaren jabearen eskutik, honen iruzurrezko erabilera antzematen badu, baliogabetu egingo du eta 20€ko isuna ordaindu beharko da, hori ordaindu ezean ezingo baita txartel berri bat eskuratu GGLAko erabiltzaileentzako arreta zerbitzuko zentroan.
- Erabiltzaileak GGLAri komunikatu beharko dio bere datu pertsonaletako edozein aldaketa.
- Txartelaren erabilera okerra: Iruzurrezko erabileratzat hartuko da:
- Egiazkoa ez den informazioa inprimatuta daraman txartelaren erabilera.
- Txartel pertsonalizatuan ageri den argazkiko pertsona ez den batek txartela erabiltzea.
- Txartel faltsifikatu baten edota informazioa manipulatuta duen txartelaren erabilera.
- Jaitsierako geltokian ez balidatzea, aurretik eremu ezberdineko beste geltoki bateak eginagatik.
- MUGI sistemaren deskontu handienak lortzea helburu bakartzat duten jarduerak gauzatzea.
- Txartel pertsonalizatuarekin bidaiatu eta identitatea egiaztatzeko beharrezko dokumentua ez erakustea, operadoreko ikuskapeneko langileak eskatzean.
- Erabiltzailearen arreta: Telefonoa: 943 000 117
- E-posta: info@mugi.eus
- Bulegoa: Easo kalea 74, 1.C - Donostia