San Juan jaien ondorioz, zerbitzuen ordutegi eta geltokietan aldaketak egongo dira. Horrez gain, zenbait herritan gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dira. Ikusi garraio publikoaren informazio guztia:
Ekainaren 23an, San Juan Sua dela eta, Trintxerpeko E07, E08, E09 eta E79 lineak "Carbones"-etik ibiliko dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Ordizian, 22:00etatik aurrera Arana kaleko geltokia, Garagartzako geltokia eta Urdaneta kalekoa ez dira erabiliko.
22tik aurrera, Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko da.15:00etatik aurrera, ekainaren 26ra arte, Eibarko erdigunea oinezkoentzako bihurtuko da. Hori dela eta, DB02 Ermua – Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia – Ondarroa lineetako autobusak asteburuetan bezala ibiliko dira. Era berean, UK05 Zestoa Azpeitia Azkoitia Elgoibar Eibar Ermua lineak ere aldaketak jasango ditu.
Tolosan Rondilla kalea itxita egongo da ekainaren 24an, 8:00etatik, ekainaren 25eko 06:00ak arte. Donostiatik datozen autobusek 18:00ak arte Santa Klaran eta Zezen-plazan egingo dituzte geldialdiak. 18:00etatik goizeko 06:00ak arte, Amaroztik sartuko dira, eta zezen plazan bakarrik egingo dute geldialdia. Donostiaranzko autobusek, berriz, beren ohiko ibilbidea egingo dute. Bestalde, Tolosa – Bilbao zerbitzuen geralekua Santa Klaran izango da.
Ekainaren 23 eta 25ean gaueko zerbitzu bereziakizango diraEskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten, Oñatin eta Bergaran.
Hernanin ere gaueko zerbitzu bereziak egongo dira ondorengo lineatan:
- A1 - Hernani Astigarraga Martutene Donostia (ekainak 23-24)
- Hernanitik: 23:30 eta 5:30 bitartean orduro
- Donostiatik: 00:00 eta 6:00 bitartean orduro
- G4 Urnieta Donostia (ekainak 23-26)
- Urnietatik: 22:30 eta 06:00 bitartean ordu erdiro
- Donostiatik: 23:00 eta 6:30bitartean ordu erdiro