2015ean 64.000.000 bidaia baino gehiagorekin, Mugi sistema egonkortu egin da Gipuzkoan
- Bidaien 84% Mugi/Lurraldebus txartelarekin ordaindu da
- 2015 urtean zehar 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago egin dira
- Hilabetean batez beste 295.000 lagunek erabiltzen dute Mugi sistema
Mugi sistema 2013ko martxoaren 4an martxan jarri zenetik, 656.000 txartel baino gehiago erabili dira. Horietatik 350.000 Mugi txartelak dira eta 305.263 Lurraldebus txartelak. Dudarik gabe, Mugi txartelaren erabilera gero eta handiagoa da, eta txartel berrien eskaeraren kopurua ere gradualki gora egiten ari da. Hala, 2015. urtean zehar, 59.000 txartel pertsonalizatu baino gehiago eta 40.000 txartel anonimo baino gehiago egin dira.