Komunika zaitez

GGLA Zuk Zeuk Egunean

07
Mai

.

400 gaztek parte hartu dute Garapen Iraunkorra sustatzea helburu izan duen ekimenean

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) Zuk Zeuk Egunean parte hartu du. Feel My Way Kooperatibak antolatuta, Zuk Zeuk Eguna apirilaren 5ean ospatu zen Donostian eta, bertan, Elgoibar, Oñati, Bergara, Orio eta Tolosako DBH 3 eta 4ko 400 ikaslek 5 erronka gainditu behar izan zituzten. Talde irabazleak 20.000 €-tan baloratutako ikas bidaia irabazi zuen.

zuk zeuk prentsa

Renfe MUGI sisteman sartzeko prozesua arrakastaz bete da

01
Api

.

DONOSTIA. Astelehen honetan, apirilaren 1ean, RENFE aldiriak MUGI sisteman sartzen dela baliaturik, eta MUGI txartelak eskaintzen dituen eskubide eta onura guztiak egiaztatzeko xedez, Antonio Aiz GGLA-ATTGko presidente eta Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura eta Garraio Sailburuordea eta Julian Padierna EAEko Renfe aldirietako gerentea Donostiako Norteko Geltokira hurbildu dira, sistemak behar bezala funtzionatzen duela egiaztatzeko. Bisitan, Eluska Renedo GGLA-ATTGko Zuzendari Nagusiak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Marisol Garmendiak eta Donostiako Udaleko Pilar Aranak ere parte hartu dute.

Mugi AIZ MUGI 163 Mugi

Antonio Aizek adierazi duenez, “RENFEren integrazioa MUGI sisteman arrakastaz bete da, jardunaldia normaltasunez joan da eta ez da gertakizun garrantzitsurik izan”. GGLA-ATTGko presidenteak “pauso honek Gipuzkoarako eta euskal garraio sistema orokorrerako duen garrantzia” azpimarratu du, “garraio modu guztiak sistema bakarrean integratzen dituen lehenbiziko lurraldea bilakatu baita Gipuzkoa”. Adierazi duenez, “gaurkoa mesedegarria da erabiltzaileentzat, izan ere, MUGI txartelarekin %47 arteko beherapenez gozatu ahal izango dute, lehenbiziko 20 bidaietan”.

Renfe MUGI sisteman integratzeko bide luzea errealitate bilakatu da gaur. Gipuzkoako herritarrek asko eskaturiko integrazioa da, Renferi eta GGLA-ATTGri lan tekniko garrantzitsua eta konplexua eskatu diena, Gipuzkoa eta MUGI sistema, Estatu osoan erabateko tarifa eta modu integrazioa izango duen lehenbiziko sistema bilakatu dituena. Aizek gogorarazi duenez, “Gipuzkoako sistema aitzindaria izan da beti; eta, gaur egun, Euskotren, Dbus, Lurraldebus eta toki mailako beste garraio batzuk biltzen dituen sistema erakargarria dugu, eta Renferen sarrerak osatu egingo du hori”.

Antonio Aizen hitzetan “erakundeek lan egin behar dugu erabiltzaileei zerbitzu gehiago eta hobea eskaintzeko, garraioa gero eta lehiakorragoa bilakatuko duten tarifen, beherapenen eta hobarien bitartez”. Gaurtik aurrera, “MUGI sistema gero eta toki gehiagora helduko da; RENFEk hartzen duen Oria bailararen igarobide osotik luzatuko da, Brinkola eta Irun artean, eta eguneroko jarduna hobetuko du, Goierrin edo Tolosaldean, batez ere, orain arte ez baitzuten sisteman integraturiko tren zerbitzurik”. Adierazi duenez, “MUGI gehiagok garraio publiko gehiago, etorkizun gehiago, esan nahi du”.

Gipuzkoako garraioaren etorkizuneko erronkak

Gaur MUGI sistemak eman duen urrats garrantzitsua bide hartuta, sistema guztien integrazio osorako bidean, laster, uztailean, Renferen makinetan MUGI txartelaren diru errekargak eta bestelako eragiketak egiteko aukera egongo da, Kutxabank-eko kutxazainetan, Euskotreneko makinetan eta kioskoetan bezala.

Antonio Aizek azpimarratu duenez, “trenbidea Gipuzkoako eta Euskadiko garraioaren ardatz egituratzailea da”, eta gero eta trenbide sare berri gehiago ari gara bertan sartzen, “trena garraio publiko eskaintza egituratuko duten ardatz” gisa. Erakunde publikoak “maila anitzeko trenbidearen aldeko inbertsio apustu argia ari dira egiten: metropolitarra, topoa; hiriartekoa, Euskotren eta Renfe; eta abiadura handikoa, AHT”. Aizek adierazi duenez, “trena XXI. mendeko garraioa da, autobus, tranbia eta bizikleta sare lehiakorrekin osatzen dena, toki guztietara heltzeko aukera ematen duen sistema multimodala”.

Azpimarratu duenez, “AHT Gipuzkoara heltzeak, Norteko Geltokira, hain zuzen ere, eta Donostian eraikitzen ari den Topoaren lur azpiko igarobide berria zerbitzuan jartzeak goitik behera irauliko dute lurraldeko garraioaren eskema”. Aizen hitzetan, “Topoarekin 7,5 minutuz beherako maiztasunak eskaini ahal izango ditugu Lasarte-Oria eta Irun artean”, eta “Euskal Y-ak 35 minututan eramango gaitu EAEko gainerako hiriburuetara eta, aldi berean, Gipuzkoa eta Euskadi Europarekin lotuko ditu”.

Apirilaren 3tik aurrera aldaketak txartel anonimoen baldintzetan

24
Ots

.

Txartel anonimoen aktibazio data luzatuko da eta aldaketak egongo dira deskontuetan


Tarjeta anonimaApirilaren 3tik aurrera, txartelen indarraldia 3 hilabetetik 12 hilabetera pasako da erabiltzaileentzako erosoagoa izan dadin. Modu honetara, txartela azken karga egin denetik urtebetera desaktibatuko da (karga berri batekin aktiba daiteke). Bestalde, txartelak dituen deskontuak %32ra eguneratuko dira.

Txartel anonimoa titulartasunik gabeko txartela da eta pertsona batek baino gehiagok erabili dezake aldi berean.


•    DBusen: Aldi berean bidaiari kopuru mugagabea onartzen du, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa saldo badago. Txartela bidaiari bakoitzeko baliozkotuko da.
•    Lurraldebusen: Gehienez ere, 9 bidaiari aldi berean. Eragiketa hau gidariaren laguntzarekin egin behar da eta ondorioz, ez da jaitsiera baliozkotu behar.
•    Euskotrenen: Bidaiari batek bakarrik erabil dezake aldi berean bidaia bakoitzeko.


Txartel anonimoak 5 euro balio du eta 12 hilabeteko indarraldia izango du, kargatzen den egunetik hasita. Txartela kargatu zen azken egunetik 12 hilabete pasatzen direnean, desaktibatuta geratuko da. Dena den, txartelean zegoen saldoa ez da galduko, txartela berriz kargatzean aktibatu egiten baita bere saldoa berreskuratuz.


Txartelak %32ko deskontua izango du eta jarraian dituzu prezio berriak:

solo tabla eu

Urb 1: Donostia y Arrasate
Urb 2:Irun y Errenteria
Urb 3: Hernani, Eibar, Zarautz y Lasarte-Oria


Txartel anonimoa prentsa-saltoki batzuetan eskura daiteke argazkirik eta bestelako dokumentaziorik eraman beharrik gabe.
Garraio aldaketei dagokienez, txartel anonimoarekin Dbus – Dbusen gehienez 31 aldaketa egin daitezke eta beste garraiobideetan gehienez 9.

MUGIpuzkoa, MUGI txartela eta garraio publiko jasangarria sustatzeko ekimen ibiltariak, Gipuzkoako bost herritan egingo duen bira hasi du

27
Ots

.

Apiriletik aurrera aldirikako RENFE MUGI sisteman integratuko da. Horren aitzakian, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGIpuzkoa ekimena atzo hasi zuen Hernanin eta datozen astetan Gipuzkoako beste lau udalerri bisitatuko ditu. Egitasmoak MUGI sistema herritarrengana gerturatzea eta MUGI txartela zein garraio publiko jasangarria sustatzea du helburu.

MUGIpuzkoa web

Hamarretik bederatzi bidai MUGI txartelarekin egiten dira

25
Urt

.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGI txartelaren urteko balantzea aurkeztu du. Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, GGLAko presidente eta zuzendariak, “sistema erabat sendotuta” dagoela azpimarratu dute eta “erronkak zerbitzua hobetzean” bideratu behar direla adierazi dute. Sistemak aurten sei urte beteko ditu.

IMG 2575 MUGIweb txi

Olentzerok eta Mari Domingik MUGI txartelak oparituko dizkiete 6 eta 14 urte bitarteko neska mutilei

20
Abe

.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak MUGIgabonak gunea antolatu du Eguberri bezperan. MUGI sistema herritarrengana gerturatzea eta MUGI txartela zein garraio publiko eta jasangarria sustatzea dira ekimenaren xede nagusiak. Ekimena abenduaren 22an eta 23an egingo da Gipuzkoako Plazan.

mixmugi gabonak 1600x637

Europako Mugikortasun Astean antolatutako ekimenak izandako arrakasta ikusita, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGI txartela kalera aterako du berriro ere. Horretarako, bi eguneko ekimena antolatuko dute Gipuzkoa Plazan abenduaren 22an eta 23an. Gunea goizez eta arratsaldez izango da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ekimenak hiru espazio berezitu izango ditu: MUGIplanak, infoMUGI eta OlentzerokMUGIopari.

Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, hurrenez hurren GGLAko lehendakari eta zuzendariak azaldu dutenez, “MUGI sistemaren eta MUGI txartelaren promozioa eta garraio publiko eredu ezberdinak uztartzeko deia” egitea dira ekimenaren helburuak, eta bide batez, “MUGI herritarrengana gerturatzea; bereziki, 6 eta 14 urte bitarteko neska mutilengana”.

Garmendiak eta Renedo-Illarregk argitu dutenez, Olentzero eta Mari Domingi izango dira MUGI txartelak oparitzen. “Zehaztu dugun adin tartea duten neska mutilek infoMUGI gunean MUGI txartel pertsonalizatua egiteko formularioa betetzen badute, astebetera jasoko dute MUGI txartela. Gunean bertan, argazkia eta NANaren edo Familia Agiriaren fotokopia aterako dizkiegu”. Gainontzeko herritarrek ere izango dute MUGI txartel pertsonalizatua ateratzeko aukera, baina txartelak balio dituen 5 euroak ordainduta. Edozein kasutan, gunetik atera gabe izango dute txartela ateratzeko tramitazio guztia egiteko aukera. Hauek ere, txartela astebetera jasoko dute etxean.

Era berean, infoMUGI gunean erabiltzaileek txartelaren inguruko kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izango dute, eta nola ez, baita ekarpenak egiteko parada ere.

Olentzero, Mari Domingi eta zozketak
Olentzerok eta Mari Domingik ez dituzte soilik txartelak oparituko. Bi egunetan haurren eskutitzak jasotzen ariko dira OlentzerokMUGIopari gunean; eskutitzak etxetik eramateko aukera izango da, baina eskutitza etxean ahaztu edo prestatu ez dutenentzat, gunean bertan izango da eskutitzak idazteko aukera.

MUGIplanak gunean, berriz, MUGI txartelaren jabe direla egiaztatzen duten erabiltzaileek Singular Dendak programako denda-kateetan 100 €ko sei erosketa txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Egun, Gipuzkoako 150 dendek parte hartzen dute programan, eta GGLAk garraioa jasangarriaren aldeko apustua egiten duen bezala, Singular Dendak erosketa jasangarriaren aldeko apustua egiten du. Programan parte hartzen duten dendak “hemengoak dira, hemengo jendeak sortuak eta garatuak; konprometituak, eskaintzen duten esperientziagatik bereizten direnak; nortasun handikoak, merkataritza eredu ezberdinak mantentzea lortzen dutelako; eta gertukoak izateaz gain bakarrak dira, bezeroekin batera hazi direnak”.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117