Komunika zaitez

MUGIa 2022. urtearen hasieran helduko da Bilboko metrora

17
Mar

.

  • Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak jakinarazi duenez, 2022. urtearen hasieran Bilboko metroan bidaiatu ahal izango da MUGI txartelarekin.
  • Rafaela Romero, GGLAko presidenteak honakoa adierazi du: “Mugarri berri bat da, MUGIaren erabileraren irismena hobetzen duena, Gipuzkoaren eta gipuzkoarren mesedetan. Urtebetean, Gipuzkoatik Bilbora bidaiatzen duten bidaiarien kopurua 824.129 da; eta, egunero, ia 4.000 pertsonek erabiltzen dute garraio publikoa.”

MUGIren elkarreragingarritasuna Araban

26
Ots

.

ArabaBus

  • Martxoaren 1etik aurrera, astelehena, MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da AlavaBuseko hiriarteko zerbitzuetan.
  • Arabako BAT txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduko da.
  • Rafaela Romero: “Abian jarri zenetik, MUGI txartela tresna eraginkorra da, garraio publikoaren erabilera sustatu eta bidaiariei pizgarri fokalizatuen eskemetarako sarbidea erraztu diena, esaterako eta batez ere, biztanleria-talde zehatzei, diru-sarrera txikiak dituztenei, ikasleei, familia ugariei eta abar”.

 

Zuk Zeuk Lehiaketa: Garapen Iraunkorreko helburuak, 900 nerabe eta 12 euskal eragile!

03
Ots

.

ZUK ZEUK EGUNA 1 13 Kopia minEzagutzen al duzue Zuk Zeuk Lehiaketa? Euskadiko 12 eragilek eta Feel My Way Kooperatibak elkarlanean antolatzen dugun ekimena da. Aurtengoa 3.edizioa izango da, eta 30 ikastetxe eta elkartetako 900 nerabe animatu dira. Egoera ezegonkorra den arren, lehiaketa honi esker, gazteek Garapen Iraunkorreko helburuak modu ludiko batean lantzeko aukera izango dute, aisialdiaz gozatzeaz batera.

Erabiltzailearen arreta bulegoak ordutegi berria du

29
Eka

.

Gaurtik aurrera, Donostiako Easo kaleko erabiltzailearen arreta zerbitzuaren ordutegia honakoa izango da:

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 09:00etatik 15:00etara
  • Astearte eta ostegunetan: 09:00etatik 18:00etara

 

Gogoan izan!

  • Aldez aurretiko hitzorduarekin soilik artatuko da.
  • Hitzordua gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar da, www.mugi.eus webgunean edota 943 000 117 telefonoan.
  • Musukoarekin etorri behar zara, artatua izan nahi baduzu.

Erabiltzailearen arreta bulegoa irekita

24
Eka

.

Donostiako Easo kaleko 74. zenbakian dagoen erabiltzailearen arreta bulegoa irekita dago, Koronabirusaren krisiaren ondorioz itxita egon ostean.

ADI !!

  • Aldez aurretiko hitzorduarekin soilik artatuko da.
  • Hitzordua gutxienez 24 ordu lehenago eskatu behar da, www.mugi.eus webgunean edota 943 000 117 telefonoan.
  • Gogoan izan musukoarekin etorri behar zarela, artatua izan nahi baduzu.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117