Komunika zaitez

“MUGIarekin jasangarri” zozketa

Post Ber.03MUGI txartelerako 20 euroko 60 bonu zozketatuko ditu Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan antolatutako "MUGIarekin jasangarri" lehiaketaren barruan.

Lehiaketan parte hartu ahal izango dute MUGI txartel pertsonalizatu baten titularrak diren herritarrak; betiere aipaturiko MUGI txartela indarrean badute. Era berean, parte hartzeko beharrezkoa izango da Instagram, Facebook edota Twitterreko sare sozialetan profil publikoa edukitzea.

Lehiaketan honela parte hartuko da:

  1. 1. Norberaren MUGI txartela erakutsiz, argazki bat aterako da garraio publikoren batekin (autobusa, bultzia, tranbia…) edota bizikleta batekin.
  2. Argazkia sare sozial batera igoko da.
  3. Argazkian MUGI etiketatuko da, eta #MugikortasunAstea idatziko da iruzkinean.

Zozketan parte hartzeko halabeharrezkoa da argazkiak irailaren 16tik irailaren 22ra bitartean igotzea, eta MUGI etiketatzea:

  • Instagramen: @mugitxartela
  • Facebooken: @MUGIsistema
  • Twitterren: @MugiSistema

Zalantzarik egonez gero, lehiaketaren legezko oinarriak kontsultatu daitezke.

 

 

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117