Komunika zaitez

Oñatiko herribusa MUGI sisteman sartu da uztailaren 1ean

OñatiAtzo ospatutako Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzako (GGLA) batzar orokorrak Oñatiko Udala GGLAko kide izatea onartu ondoren, gaur, uztailaren 1ean, Oñatiko hiribusa MUGI sisteman sartuko da.

Horrela, bada, Gipuzkoako gainerako garraiobideek eskaintzen dituzten baldintza berdinak eskainiko ditu Herribusak; izan ere, bidaiariek MUGI sistemak eskaintzen dituen tarifa, hobari eta deskontuez baliatzeko aukera izango dute. Hala, tarifa-esparru berriak abantailak ekarriko dizkie MUGI txartel pertsonalizatua darabilten erabiltzaileei; izan ere, % 48ko, % 58ko eta % 90eko deskontua izango dute. Gainera, sisteman integratzearen ondorioz, gazteek doan bidaiatuko dute 51. bidaiatik aurrera.

Bestalde, hiribusa lurraldeko beste garraiobide batzuetara heltzeko erabiliz gero, hala nola Lurraldebuseko autobusetara, ontzi aldaketa doakoa izango da; eta, beraz, Herribusean egindako bidaia doakoa izango da, garraiobideak zein ordenatan erabili diren kontutan izan gabe.

Beraz, GGLAk beste urrats sendo bat eman du lurralde osoko garraio sistema ikuspegi bakar baten azpian batzeko bidean; GGLAk garraio ereduaren iraunkortasun eta irisgarritasunaz arduratzeko duen egitekoarekin bat, egungo eta etorkizuneko garraiobide sareen eta zerbitzuen hobekuntzaren erakusgarri da Oñatiko hiribusaren integrazioa.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117