Villabonako Zubimusu zubian burutzen ari diren lanak direla eta, gutxi gora behera ekainera arte iraungo dutenak, Tolosaldeko TO07, TO08 eta TO22E lineetan ibilbide eta geltoki aldaketak izango dira.
Aldaketak zubiaren konponketa bukatu eta irekiera egin arte egongo dira indarrean.
Aldaketak izango dituzten lineak honakoak dira:
- Santa Lutziako geltokira astelehen eta astearteetan (lan egunetan) bakarrik joango da.
- Behin behineko ibilbidea egongo da 2016ko urtarriletik aurrera, obrengatik. Gainera, eskola ordutegian ere aldaketak izango dira:
- Eskaripeko geltokiak. Autobusa eskaripeko geltokitik pasatzeko telefono bidez deitu, SMS bidali edo eskaera webgune bidez egin beharko da.
- Telefonoa: 900 234 555.
- SMS: 638 444 443. Bidali ESK + hutsunea + zerbitzu kodea + hutsunea + geltokiaren kodea. Adibidez, TO08 linea Adunatik hasteko SMSa: ESK T0080720 4210. Hau da: T008 Larraul-Asteasu-Zizurkil-Villabona-Aduna* linea da. 0720 ordua da (: gabe). 4210 "Amalkor kalea 22, Oskarbi" geltokia kodea.
- Internet: www.lurraldebus.eus/eskaripekoa
- Behin behineko ibilbidea egongo da 2016ko urtarriletik aurrera, obrengatik:
- Eskaripeko linea. Eskaririk ez badago zerbitzurik ez da egongo. Autobusak zerbitzua egin eta edozein geltokira joateko telefono bidez deitu edo eskaera webgune bidez egin beharko da. Eskaripeko linea baten zerbitzua eskatzeko ezinbestekoa da MUGI/LURRALDEBUS txartela izatea.
- Behin behineko ibilbidea egongo da 2016ko urtarriletik aurrera, obrengatik:
Asteasu > Zizurkil > Villabona > Irura > Anoeta > Tolosa
Larraul > Asteasu > Zizurkil > Villabona > Aduna
Zizurkil > Villabona