Komunika zaitez

Zerbitzu bereziak Bruce Springsteen-en kontzerturako

.

Bihar Bruce Springsteen-ek kontzertua eskainiko du Donostian. Garraio publikoaren erabilera errazteko zerbitzu gehiago jarriko dira ondorengo operadoreetan:

EKIALDEBUS

Emanaldia bukatu ondoren (0:45ean gutxi gorabehera), Ekialdebusek ondorengo herrietara itzultzeko zerbitzuak jarriko ditu Zorroaga pasealekutik (Loiola norabidean):

  • Errenteria – Pasai Donibane
  • Errenteria – Oiartzun
  • Errenteria – Beraun
  • Errenteria – Irún – Hondarribia

LURRALDEBUS

Bilbora eta Vitoria-Gasteizera itzultzeko zerbitzu bat jarriko da goizaldeko 01:30ean, autobus-geltokitik irtengo dena.

Halaber, zerbitzu bereziak ezarriko dira Azpeitia-Azkoitira, Eibar-Ermura eta Bergara-Arrasate-Eskoriatzara, 01:30ean, autobus-geltokitik.

Gainerako lineak, Realaren partida-egunetan zerbitzu indargarriak dituztenak (Andoain, Tolosa, Hernani, Astigarraga, Errenteria, Irun), 01:00etan irtengo dira Anoeta ondotik.

Irteerak autobus geltokitik:

  • DO01 Donostia>Bilbao
  • DO02 Donostia>Vitoria-Gasteiz
  • DG07 Donostia>Soraluze>Bergara>Arrasate> Aretxabaleta> Eskoriatza
  • DB02 Donostia>Elgoibar> Eibar> Ermua
  • UK01 Azkoitia>Loiola>Azpeitia>Zestoa

Irteerak Anoetatik:

  • A2 Donostia-Astigarraga-Hernani
  • G4 Donostia-Hernani-Urnieta-Andoain
  • T3 Donostia-Lasarte-Oria-Andoain
  • T5 Donostia-Lasarte Oria-Andoain Villabona-Tolosa
  • E71 Donostia-Errenteria-Pasai Donibane
  • E72 Donostia-Errenteria-Oiartzun
  • E75 Donostia-Errenteria-Beraun
  • E77 Donostia-Errenteria-Irun-Hondarribia

Zerbitzua bermatzeko, autobus-geltokitik abiatuko direnentzako, nahitaezkoa izango da plaza erreserbatzea www.lurraldebus.eus bidez.

LA GUIPUZCOANA

Kontzertua amaitutakoan, zerbitzu berezia egongo da gaueko 1:30etan Donostiatik Zestoara, Azpeitira eta Azkoitira joateko. Zerbitzu berezi horrek geltoki bakarra izango du Donostian: autobus-geltoki berria.

Zerbitzua bermatzeko, nahitaezkoa izango da plaza erreserbatzea mugikortasuna@gipuzkoa.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita.

EUSKOTREN

Kontzertuaren ondoren, 80 minututan, gutxi gorabehera zortzi tren irtengo dira Anoetatik: bost Hendaiara, bi Zumaiara eta bat Lasartera:

  • Lehenengoa: Hendaiara
  • 10 minutu geroago: Hendaiara
  • 5 minutu geroago:Lasartera
  • 3 minutu geroago:Hendaiara
  • 15 minutu geroago:Hendaiara
  • 2 minutu geroago: Zumaiara
  • 13 minutu geroago: Hendaiara
  • 30 minutu geroago: Zumaiara

DBUS

17:00ak eta 21:00ak bitartean, zerbitzu berezia eskainiko da 10 minuturo Poliklinika eta Anoeta artean, Illunbe eta Miramoneko aparkalekuetatik Estadiora joan ahal izateko. Geltokiak Illunbe, Ospitaleak eta Poliklinikan egongo dira. Gainera, Miramonetik Anoetara joateko zerbitzuak egongo dira 17-Gros-Amara-Miramon eta 28-Amara-Ospitaleak lineekin.

Halaber, ondorengo zerbitzuak eskainiko dira: Informazio guztia ikusi.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117