Interoperabilitatea abian da Dbusen
- Abian jarri da BAT, BARIK eta MUGI txartelak Dbuseko 45 linean erabiltzeko proiektu pilotua
- Interoperabilitatea jada martxan dago tren, tranbia eta funikularretan, eta orain hiri autobusen zerbitzuetan ezartzen hasiko da
- Epe laburrean bidai txartel bakarra benetan integratzea ahalbidetuko duten mekanismoak bultzatzen jarraituko da
Euskadin Interoperabilitatea eta bidai txartel bakarra ezartzea lortzeko proiektuak, zeina Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzarekin (GGLA), Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP) eta Arabako BAT txartelaren Erakunde Kudeatzailearekin elkarlanean bultzatu baitu, 3 lurraldeetako garraio txartelak EAEko garraiobide guztietan erabili ahal izatea eta horretarako moldaketak egitea du helburu.