Komunika zaitez

Transport Ticketing Global Awards sarietara izendapena

.

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza (GGLA) beste urte batez izendatua izan da “Transport Ticketing Global Awards 2017” sarietara “Digital Champion” kategoriaren barruan, pasa den udaberrian proposatutako Mugi/ Mugiklub 2.0 proiektuarekin.

Irabazlea urtarrilaren 24an Londresen izango den sari-emate ekitaldian jakinaraziko dute, egun horietan ospatuko den Jardunaldien baitan.

Jardunaldi hau maila internazionalean dagoen garraio publikoaren esparruko elkargune nagusiena da. Txartel adimentsuen inguruko irtenbideak eta emaitzak, herritarrenganako informazioa eta konektatutako hirien inguruko lanketa egiten da bertan, herrialde bakoitzeko operatzaileen esperientziak mahai-inguruen eta aurkezpenen bidez elkarbanatuz. Bertan biltzen dira garraioko eragile, enpresa eta operadore publiko zein pribatuak.

Sari hauek garraio publikotik harago doazen proiektuak aitortzen dituzte; herritarrek ibilbideen informazioa jasotzeko, bidaiak modu globalean antolatzeko edo modu malguan ordaintzeko aukeren inguruan informatzeko modua aldatu duten proiektuak, hain zuzen.

Eluska Renedo-Illarregi, GGLAko Zuzendari Orokorra, jardunaldietan izango da eta GGLAren ekosistema digitala aurkeztuko du abantailak eta berrikuntzak azalduz.

GGLAren eskertza laguntzaileei

GGLAk erabiltzaileei zuzendutako estrategia multikanalaren alde egin du, garraio publikoko operadore guztiak barneratzen dituena eta, era berean, garraio publikoarekin kulturara, aisialdira, kirolera eta turismora gerturatzen dituena, bere erabilera erraztuz. Proiektua posiblea izan da garraio-operatzaile desberdinen lankidetza-erlazioari esker eta baterako eran lan egin duten enpresa publiko eta pribatu desberdinei esker; horregatik, GGLAk eskerrak ematen dizkie, sarietara izendapena elkarren arteko lanari esker lortu delako.

Ekosistema honen bidez, MUGI sistemak bere zerbitzu guztiak automatikoki online formatuan eskaini nahi ditu. Horretarako, webgunea, sare sozialak, ibilbideen antolatzailea, Mugi APPa eta Mugiklub komunitate soziala ditu, herritarrei medio hauen bidez eragiketa gehienak egitea ahalbidetuz. Zerbitzu horiek dira, esate baterako, Mugi/Lurraldebus txartelen online eskaera edo berritzea, webgune edo APParen bidez txartelak kargatzea, eta baita ibilbideen inguruko informazioa, ordutegiak eta ibilgailuen pasaera denbora errealean jasotzea ere. Honekin batera, erabiltzaileekin harremana izateko modu berriak indartzen ditu.

Modu honetara, GGLAk Mugi txartelaren erabilera handitzea eta garraio publikoaren erabiltzaileen beharrei erantzutea lortu du, informazio gehiago eta egunerokotasunerako tresna gehiago eskaintzeagatik. Gainera, Mugi APParen deskargak eta online ekosistemaren bisitak handitzeaz gain, erabiltzaileek online dituzten erremintetan interaktuatu dute.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117