Gure operadore batzuen ordutegia aldatu egingo da datozen jaietako egun seinalatuenetan. Aldaketa guztiei buruz atal honetan informatu zaitezke:
JAI ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!
Gabon gaua eta Eguberri eguna direla eta, ondorengo aldaketak egingo dira Dbusen autobusetan: ordutegiak ikusi.
Lurraldebusen lineetako autobus zerbitzuek ordutegi bereziak izango dituzte abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean. Kontsulta itzazu ordutegiak hemen.
Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren ondorioz, abenduaren 24an aldaketak egongo dira 17:45 eta 19:15 bitartean:
- 1 eta A2 lineek Okendo kaleko ohiko geralekua erabiliko dute; hortik, Bergara eta Prim kaletik barrena, Mendeurrenaren plaza aldera joango dira eta han ohiko bidea hartuko dute.
- G1 lineak azken geralekua San Bartolome kalean izango du.
- G2 lineak Zubieta kaleko 14. zenbakian izango du azken geralekua.
- T1, T3 eta T5 lineek Zubieta kaleko 14. zenbakian izango dute azken geralekua.
- UK09 eta UK10 lineak Easo kaletik sartuko dira erdialdera eta Zubieta kalean geratuko dira.
- E1, E2, E5, E8, E9, E20, E21, E27 lineek Okendo kaleko eta Gipuzkoa plazako ohiko geralekuak erabiliko dituzte eta ez dute ibilbidea aldatuko.
Gainera, Ekialdebusek ondorengo ibilbideak indartuko ditu abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean: ordutegiak ikusi.