Lurraldebusek Goierriko garraio publikoa indartzeko jarritako kanpaina amaierara iristen ari da eta, ondorioz, herritarrei gogorarazi nahi diegu zozketa datorren maiatzaren 3an egingo dela.
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuak kanpaina bat jarri zuen abian Goierrin, garraio publikoaren erabilera bultzatzearren. Goierrin Lurraldebus lineak gehitzen doaz nabarmen, eta horrek bultzatu zuen kanpaina hau garatzera, eskualde horretako biztanleen ohiturak aldatzeko helburuz, eta hala, ibilgailu pribatuaren ordez autobus publikoaren erabilera sendotuz.
Pertsona ospetsuek, Twin Melody-ko abeslari Aitana eta Paula Etxeberriak, Bertsozale Elkarteko lehendakari Iñaki Muruak, Ampo Ordiziako jokalari Julen Goiak eta Ataungo baserritar Lurdes Zurutuzak euren irudia jarri zuten Lurraldebusen kanpaina honen zerbitzura, eslogan honekin: “Bizi topera, igo Lurraldebusera”. Karteletan, irratian eta beste hedabide batzuetan agertu da kanpaina. Gainera, lehiaketa bat ere gehitu zaio Ordizian Merkatari Elkartearen eskutik, Ordiziako dendetan kontsumitzeko izango diren 100€ko sariekin; lehiaketa hau dagoeneko Mugi/Lurraldebus txartela dutenei edo txartela ateratzen dutenei zuzenduta dago.
OINARRI LEGALAK
Saria
100€-ko bi bonu Ordiziako komertzioetan gastatzeko, Ordizian Merkatari Elkartearen eskutik.
Zozketaren epea
Zozketa martxan egongo da 2017ko martxoaren 15etik apirilaren 30era. Zozketa 2017ko maiatzaren 3an egingo da.
Parte hartzeko mekanismoa
Alde batetik, kanpaina martxan dagoen bitartean Mugi txartela eskatzen duten goierritarren artean egingo da zozketa. Bestetik, dagoeneko txartela baduten eta Goierrin bizi diren herritarren artean egingo da bigarren zozketa.
Zozketa bakoitzean, parte hartzaile guztien artean “Sorteados” online webgunea erabiliz egingo da zozketa eta zerrendatik irabazle bat eta hiru ordezko izendatuko dira.
Zozketaren ostean, irabazleekin 15 eguneko epean jarriko gara harremanetan. Harremanetan jarri ezin bagara, sariari uko egiten badio edota harremanetan jarri ondorengo 15 egunetan erantzuten ez badu, lehenengo ordezkoarekin jarriko gara harremanetan.
Sariaren erabilgarritasuna
Sari bakoitza 5€ko 20 txarteletan emango da. Ezingo da inolaz ere saria esku-diruagatik trukatu.
Oinarriak onartzea
Zozketan parte hartze hutsak zuzenean baldintzak eta lege-oinarriak onartzea dakar.