Komunika zaitez

Interoperabilitatea abian da Dbusen

.

  • Abian jarri da BAT, BARIK eta MUGI txartelak Dbuseko 45 linean erabiltzeko proiektu pilotua
  • Interoperabilitatea jada martxan dago tren, tranbia eta funikularretan, eta orain hiri autobusen zerbitzuetan ezartzen hasiko da
  • Epe laburrean bidai txartel bakarra benetan integratzea ahalbidetuko duten mekanismoak bultzatzen jarraituko da

Euskadin Interoperabilitatea eta bidai txartel bakarra ezartzea lortzeko proiektuak, zeina Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako Garraio Lurralde Agintaritzarekin (GGLA), Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin (BGP) eta Arabako BAT txartelaren Erakunde Kudeatzailearekin elkarlanean bultzatu baitu, 3 lurraldeetako garraio txartelak EAEko garraiobide guztietan erabili ahal izatea eta horretarako moldaketak egitea du helburu.

Euskadiko Garraio Agintaritzan onartu ondoren eta IO Plan Maisuaren jarraibideei jarraituta, bere kideek erabaki zuten ikustea zer inpaktu eta zer harrera izango zuen Gasteizko tranbian, Bilboko tranbian eta Donostiako hiri autobusetan –Dbus– garraio txartel horietako edozein erabili ahal izateak, eta horretarako garraiobide horietan proiektu pilotuak abian jartzea.

Duela hilabete batzuk asmoak baino ez ziren horiek orain oso erantzun ona izan dute; izan ere, 2016ko abendura arte, 500.000 erabiltzailek baino gehiagok erabili ahal izan dituzte beren txartelak (BAT, BARIK eta MUGI) beste lurraldeetako garraiobideetan (metroa, trenak, tranbiak eta funikularrak).

Baina interoperabilitatearen apustua sendoa da eta hartutako konpromisoekin bat dator, eta beste zerbitzu bat gehiago eskaintzen du Gipuzkoako Garraio Agintaritzak, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburu Antonio Aizek eta Dbuseko lehendakari eta Donostiako alkate Eneko Goiak izenpetutako hitzarmenari esker: Datozen egunetan, BAT (Araba) eta BARIK (Bizkaia) txartelak Dbuseko 45 linean erabiltzeko proiektu pilotua jarriko da abian (Mugi/Lurraldebus txartelen erabilera orain arte bezala mantentzen da).

Orain arte, BAT eta BARIK txartelak zituztenek Euskotreneko zerbitzuetan erabili zitzaketen txartel horiek, Gipuzkoan. Hemendik aurrera, eta datozen asteetan Dbuseko gainerako lineetan ere erabiltzen hasteko, 45 linean erabili ahal izango dira bidai txartela ordaintzeko. Mugi/Lurraldebus txartelen antzera erabiliko dira, hau da, txartela autobusera igotzean balidatuko da, gidariaren postuaren ondoan dagoen makinan. Makina horiek BAT eta BARIK logoekin identifikatuta daude. Gainerako lineetan txartel hauek onartu ahala, ordainketa makinak ere identifikatuta joango dira.

Hitzarmena izenpetzen dutenek proiektua aurkeztu dute, eta Antonio Aizek esan du Euskadin dugun garraio publikoa kalitatekoa, segurua eta fidagarria dela, baina hobetzen jarraitu behar dugula, eskuragarriago, erakargarriago eta efizienteago izan dadin. Tarifikazio sistema arin, eroso eta aurreratu baten alde egin du, bidai txartel bakarrarekin Euskadiko garraio publiko guztietarako, eta nabarmendu du bidai txartel bakarra lortzeko bidean egindako aurrerapausoa. Horrez gain, Eneko Goiak esan du hemendik aurrera beste lurraldeetako bisitariek beren garraio txartelak erabili ahal izango dituztela Dbuseko autobus sarean, eta, modu berean, Mugi txartelaren erabiltzaileek ere aukera izango dutela beren txartela Bilboko eta Gasteizko tranbietan edo Euskotreneko linea orokorrean erabiltzeko, bizkaitarrek eta arabarrek dituzten abantaila berberekin prezioan. Goiak nabarmendu du interoperabilitate horretarantz aurrera egiten jarraitzeko eta flota osora zabaltzeko anbizioarekin Dbusek egin duen lana, izan ere, “Euskadin bidai txartel edo garraio txartel bakarra edukitzeko gogoarekin markatu dugun helbururantz aurrerapauso bat da”.

MUGI sistemaren lehen bidai tarteari dagokion tarifa izango da, eta ibilbide horretarako baino ez da izango, eta tarifa horretan ez da, ezta ere, Dbuseko lineen arteko aldaketa sartuko. Dbusen eguneko bidaiek 0,93€ balioko dute, eta gauekoek, berriz, 2,10€. Familia ugariek %20ko eta %50eko deskontua edukiko dute dagozkien tarifekiko, eta txartel anonimoek, berriz, balidazio bat baino gehiago egitea ahalbidetuko dute.

Era berean, Mugi/Lurraldebus txartelen titularrek, Interoperabilitateko Proiektuan bertan ezartzen denez, Euskotreneko linea orokorrean bidaiatzen jarraitu ahal izango dute Hendaiatik Bilboraino, baita Zornotza-Bermeo adarrean ere, eta Bilboko eta Vitoria-Gasteizko tranbietan eta Larreinetako funikularrean, eta laster Bilboko Metroan ere bai. Interoperabilitatea eta txartelak hiru lurraldeetan erabili ahal izatea erabiltzaileen eskari nabaria da; beraz, Administrazioek eta erakunde parte hartzaileek epe laburrera bidai txartel bakarra benetan integratzea ahalbidetuko duten mekanismoak bultzatzen jarraituko dute.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117