Kargatu online zure MUGI/Lurraldebus txartela
Zure MUGI/Lurraldebus txartela edozein momentutan eta edozein tokitatik kargatu dezakezu, MUGIren eremu pribatuan, APPa edo webgunea erabilita. MUGIk erraz jartzen dizu!
Zure MUGI/Lurraldebus txartela edozein momentutan eta edozein tokitatik kargatu dezakezu, MUGIren eremu pribatuan, APPa edo webgunea erabilita. MUGIk erraz jartzen dizu!
Maiatzaren 4an “Nazioarteko Star Wars eguna” ospatzen dela eta, ‘May the 4th (Force) be with you’ (Indarrak lagun zaitzala) esaldiarekin bat etorrita, R2-KT robotak Donostiako Ospitaleko haurrei opariak eman zizkien, ASPANOGIri, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari, babesa emanaz. Ospitalera joateko, KaTy robotak Mugi txartel pertsonalizatua erabili zuen, autobusa Boulevard-en hartu ondoren.
R2-KT edo KaTy, Star Wars filmeetako R2-D2 robot kutunaren arrosa koloreko bertsioa da, kasu honetan, filmeen jarraitzaile sutsu diren Donostiako elkarte bateko kideek sortutakoa.
Lurraldebusek Goierriko garraio publikoa indartzeko jarritako kanpaina amaierara iristen ari da eta, ondorioz, herritarrei gogorarazi nahi diegu zozketa datorren maiatzaren 3an egingo dela.
Gaur indarrean sartuko dira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) 2017rako onartu dituen tarifak
Garraio publikoaren tarifak mantendu egingo dira Mugi txartel pertsonalizatuak dituzten erabiltzaileentzat –gipuzkoarren % 85a, alegia– eta txartel arrunta erabiltzen dutenentzat. Txartel anonimoa erabiltzen dutenentzat baino ez dira igoko. Erabiltzaileen % 15a dira horiek, eta hilabetean 1etik 10era bidaia bitartean egiten dituzte gehienek. Bidaia bakoitzeko prezioa 22 zentimo igoko da hiri handienetan, txartel anonimoen kasuan.
Gipuzkoako herritarrentzat autobusa edo trena txartela berarekin ordaintzea eta deskontuak jasotzea ohikoa izan daitekeen arren, Bartzelonan bizi direnek 80 bonuen artean aukeratu behar izaten dute beraien garraio metropolitarrean ibiltzeko. Horregatik, agintariek sistema erosoago bat eskaini nahi dute, garraio publikoa sustatzeko eta gehien erabiltzen dutenei hobariak emateko.