Komunika zaitez

MUGIa 2022. urtearen hasieran helduko da Bilboko metrora

17
Mar
  • Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak jakinarazi duenez, 2022. urtearen hasieran Bilboko metroan bidaiatu ahal izango da MUGI txartelarekin.
  • Rafaela Romero, GGLAko presidenteak honakoa adierazi du: “Mugarri berri bat da, MUGIaren erabileraren irismena hobetzen duena, Gipuzkoaren eta gipuzkoarren mesedetan. Urtebetean, Gipuzkoatik Bilbora bidaiatzen duten bidaiarien kopurua 824.129 da; eta, egunero, ia 4.000 pertsonek erabiltzen dute garraio publikoa.”

MUGIren elkarreragingarritasuna Araban

26
Ots

ArabaBus

  • Martxoaren 1etik aurrera, astelehena, MUGI txartelarekin bidaiatu ahal izango da AlavaBuseko hiriarteko zerbitzuetan.
  • Arabako BAT txartel arruntarekin ordaintzen den tarifa bera ordainduko da.
  • Rafaela Romero: “Abian jarri zenetik, MUGI txartela tresna eraginkorra da, garraio publikoaren erabilera sustatu eta bidaiariei pizgarri fokalizatuen eskemetarako sarbidea erraztu diena, esaterako eta batez ere, biztanleria-talde zehatzei, diru-sarrera txikiak dituztenei, ikasleei, familia ugariei eta abar”.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117