Behobia-Donostia dela eta, aldaketak izango dira garraio publikoaren ordutegian eta ibilbideetan
Datorren igandean, azaroak 10, Behobia-Donostia lasterketaren edizio berria jokatuko da. Hori dela eta, garraio publikoan aldaketak izango dira, bai ibilbide ezberdinetan eta baita ordutegietan ere. Antolatzaileek emandako datuen arabera, 30.000 pertsona inguru izango dira Behobia eta Donostiaren arteko ibilbidea lasterka egingo dutenak.
Halako kirol ikuskizunetan gertatu ohi den bezala, garraio publikoan aldaketak izango dira. Era berean, errepide mozketak izango dira. Jarraian, aldaketa horiek ezagutzeko informazio praktikoa.