Komunika zaitez

Apirilaren 6an sartuko dira indarrean MUGI tarifa berriak

  • Deskontu handiagoak MUGI txartela erabiltzeagatik: lehen 20 bidaietan, deskontua % 48koa izango da; eta 21. bidaiatik 50.era bitarte, % 58koa.
  • Kolektibo ezberdinek jasotzen dituzten hobariak mantendu egingo dira, sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde.

 

Euskaraz

 

Apirilak 6an, astelehena, indarrean sartuko dira Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) onartu dituen tarifa berriak, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiako eta Donostiako, Irungo, Errenteriako, Eibarko, Zarauzko, Arrasateko, Hernaniko, Lasarte-Oriako eta Oiartzungo Udaleko ordezkariek osatzen duten Batzar Orokorrak aho-batez hala erabakita.

Berrikuntzen artean, MUGI txartela erabiltzeagatik paperezko bidaia-txartelarekiko deskontua handitzea dago; hortaz, apirilaren 6tik aurrera hileko lehen hogei bidaietan herritarrek % 48ko deskontua izango dute, eta % 58koa hogeigarrenetik berrogeita hamargarrenera bitartean. Bestalde, orain arte bezala, berrogeita hamaikagarrenenetik aurrerako deskontua mantendu egingo da (% 90), eta “gazteak” kolektibokoek ere doan bidaiatzen jarraituko dute.

Bidaia-txartelen salneurriei dagokienez, aldaketa txiki batzuk egongo dira, pixka bat garestiagoa izango baita MUGI txartela erabiliz garraio publikoko bidaiak egitea. Izan ere, MUGI txartelaren erabiltzaileek zentimo bat gehiago bakarrik ordaindu beharko dute hiribusetan eta eremu aldaketarik gabeko bidaietan: lehenengo tartean, 0’96 euro; bigarren tartean, 0’78 euro; eta, hirugarrengo tartean, 0’19 euro. Aitzitik, paperezko bidaia txartela erosten dutenek bost zentimo gehiago ordaindu beharko dituzte.

Azkenik, abantailei dagokienez, Batzar Orokorrak gipuzkoarrei MUGI sistemak eskaintzen dizkien hobariak mantentzea erabaki du sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde. Horrela, bada, “gaztek” kolektibokoek % 25eko hobaria izaten jarraituko dute (hamar euro kargatzean 2’5 euro opari), eta “adinekoak, ezinduak eta sozialak” kolektibokoek % 108koa (hamar euro kargatzean beste 10’8 euro opari). Ildo horretan, nabarmentzekoak dira familia ugariak ere, % 25eko edo % 100eko hobariak dituztela MUGI txartela kargatzen duten bakoitzean.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117