Komunika zaitez

MUGI sistemak zabaltzen eta egonkortzen darrai

 

  • 2019an, 74 milioitik gora bidaia egin ziren MUGI sistemaren barneko zerbitzuetan, aurreko urtean baino 5 milioi gehiago.
  • 33.650 herritar berri batu dira MUGI sistemara.
  • Sisteman orotara egin diren bidaien % 84a MUGI txartelarekin ordaindu dira.
  • Igoera orokorraren arrazoi nagusietakoa da tren zerbitzuetan eman diren bidaien gorakada.

 

balantzea 2018 Página 20

 

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLAk) MUGI txartelaren 2019. urteko balantzea aurkeztu du, emaitza ikusgarriekin. Datuek argi eta garbi adierazten dute zazpi urte betetzera doan sistema “erabat sendotuta eta egonkortuta” dagoela, integrazio berriekin zabaltzen jarraitzen duela eta “zerbitzuak hobetzeko eta gertutasuna lortzeko” lanean jarraitu beharra dagoela.

Eskainitako datuen arabera, 2019an MUGI sistemaren barneko garraio publikoko zerbitzuetan 74 milioitik gora bidaia gauzatu dira; eta horietatik guztietatik 62 milioi baino gehiago MUGI txartelarekin egin dira. Ondorioz, sisteman orotara egin diren bidaien % 84a MUGI garraio txartelarekin egin direla azpimarratu daiteke, joera sendotzeaz gain sistemaren indar puntua berau dela argi geratuz.

Irudia1

 

Ildo horretan, tren zerbitzuek eta horietan MUGIren erabilerak izan duten gorakada nabarmendu beharra dago; Euskotreneko zerbitzuetan izan den hazkundeak (% 7'5 puntu baino gehiagokoa, 900.000 bidaia gehiago gehituz) eta apirilaren 1ean Renfe Aldiriak MUGI sisteman integratu izanak eragin duten lorpenean. Zentzu horretan, gainera, Euskotreneko zerbitzuetan ia % 84ak MUGI txartelarekin bidaiatzen du, orotara 10.700.000 milioi bidaia, eta Renfen apirilean soilik erabiltzaileen % 28’21ak MUGI txartela erabili zuen arren hilabetez hilabete ehuneko hori handitzen joan da eta abenduan MUGI txartelarekin bidaien % 54’68 egin ziren, egoera irauliz.

 

Irudia2

 

Horrela, bada, 2018. urtearekin konparatuz aldaketa nagusia tren zerbitzuetan gertatu izana adierazi daiteke; eta horri gehitu beharko litzaioke Gipuzkoatik haratago doazen Euskotreneko tren zerbitzuek ere MUGI txartela erabiltzea ahalbidetzen dutela, eta horietan ia 100.000 bidaiari ibili direla.

Halaber, azpimarratzekoa da bataz beste lanegunetan 194.800 herritar inguruk bidaiatu zutela kontakturik gabeko MUGI txartelarekin, 2018an baino ia % 6 gehiagok; eta horrek urtearen amaieran aurrekoan baino 5 milioi bidaia gehiago izatea eragin duela.Ondorioz, emaitzak ikusita, GGLAren helburuak dira etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzea eta sistemaren erabilera handitzen jarraitzea.

 

MUGI txartel kopurua eta hobariak

2019. urtean, 567.772 MUGI txartel erabili ziren sisteman, aurreko urtean baino ia 13.000 txartel gehiago. Horren adierazgarri dira urtean zehar egin ziren 80.608 txartelak, non horietarik % 22’8 gaztea kolektiboko txartelak ziren. Bestalde, zehaztu beharra dago horietatik guztietatik 33.650 txartel inoiz MUGI txartelik eduki ez duten pertsonei egindakoak direla. Ondorioz, esan daiteke sarea zabaltzen doala eta MUGI txartela Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen duten herritarrentzat ezinbesteko elementu bilakatu dela.

Aitzitik, MUGI txartel horiek guztiek herritarrei eskaini dizkien hobariak ere ez dira makalak izan, eta guztira 159.248 gipuzkoar izan dira sistemaren hobariren bat jaso dutenak; gehienak gazteak izan dira, % 53a. Orotara, 7.412.663 eurora arte heldu da kopurua, inoizko kopururik altuena, pasa den urtean baino 1.066.978 euro gehiagokoa. Horrela, bada, 2013 urteko martxoan sistema ezarri zenetik, guztira 40.824.053 euroko hobariak egin dira.

 

Zenbait datu interesgarri

2019ko emaitzek gipuzkoarren eta garraio publikoa erabiltzearen arteko uztartzeari buruzko zenbait datu interesgarri eskaini dituzte; eta horien berri ere eman du GGLAk:

  • Garraio publikoa erabiltzerako orduan, datuek argi erakusten dute garraio publikoa gehienbat, eta modu egonkorrean baitik bat, emakumeek erabiltzen dutela, eta, ondorioz, arrakala hori txikitzeko erantzukizuna dutela erakundeek.

Zentzu horretan, adierazgarria da baita ere gizonezkoek nahiago izaten dutela trenean bidaiatu, autobusean ordez. Izan ere, Euskotren eta Renfeko erabiltzaileen % 40 gizonezkoa izan da; autobusetan, ostera, erabiltzaileen % 32koa izan da soilik gizonezkoa.

  • 2019an egin ziren bidaia guztien % 15’7a gaztea kolektiboko MUGI txartelekin egin ziren, eta gazteen artean garraio publikoaren erabilera ere gorantza doan seinalea da hori, 2018. urtean baino % 0’7 gehiago baitira.

 

Aurreikusitako ekintzak

Azkenik, 2020. urteari dagokionez, sistema hobetzeko asmotan, hainbat berritasun eta ekintza aurreikusten dituztela adierazi dute GGLAtik; horien artean hauxek dira aipatutakoak:

  • Internet bidezko txartelen eskaera eta webgune berria

Jendeari erraztasunak ematea aldera, eta informazio irisgarriagoa eta argiagoa eskaintzeko asmoz, Internetetik txartelen eskaerak erraz eta momentuan eskatzeko aukera ahalbidetu da, webgunea berritzearekin batera. Ondorioz, aurten, herritarrek eskaerak Internet bidez eta zuzenean egiteko aukeraren inguruko kanpaina abiatuko dutela adierazi dute.

  • BasqueCard txartelaren sustapena

Kalitatezko turismoa, jasangarria eta Gipuzkoako herritar guztiengan eragin onuragarria duena sustatzeko asmoz, lurraldeko hainbat turismo bulegotan BasqueCard txartela eskuratzeko sarea eratu da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Sailarekin lankidetzan.

Horrela, bada, txartelaren banaketa eta hedapena areagotzea da aurtengorako erronka nagusia, salmenta puntu gehiago identifikatuz eta egonkortuz eta turista ugari batzen dituzten ekimenetan txartelaren erabileraren aldeko kanpainak eskainiz.

  • MUGI lurraldeko herri ezberdinetatik barrena ibiliko da berriz

MUGIgipuzkoa izenburupean bataiatu zen ekimenak harrera oso ona izan zuen 2019an bisitatutako herrietan; beraz, 2020an ere lurraldeko beste herri batzuk bisitatuz ekimenarekin jarraitzeko asmoa dagoela jakinarazi dute. Ekimenaren helburua MUGI txartela eta “garraio publiko jasangarriaren eredua” lurralde osoan zehar hedatzea da.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117