MUGIa 2022. urtearen hasieran helduko da Bilboko metrora
- Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak jakinarazi duenez, 2022. urtearen hasieran Bilboko metroan bidaiatu ahal izango da MUGI txartelarekin.
- Rafaela Romero, GGLAko presidenteak honakoa adierazi du: “Mugarri berri bat da, MUGIaren erabileraren irismena hobetzen duena, Gipuzkoaren eta gipuzkoarren mesedetan. Urtebetean, Gipuzkoatik Bilbora bidaiatzen duten bidaiarien kopurua 824.129 da; eta, egunero, ia 4.000 pertsonek erabiltzen dute garraio publikoa.”