Errekarga ezazu zure Gaztea txartela eta 18 urte bete arte berrituko duzu
Mugik, zure txartelaren iraungitze data luzatzea erabaki du. Horregatik, 5 eta 18 urte bitarte badituzu errekarga ezazu zure gaztea txartela (G) datafonoa duen puntu batean (kiosko, estanko edo denda) eta zure txartelaren iraungitze data berria 18 urte betetzen dituzun egunera aldatuko da. Inolako dokumentazio eta paper konturik egin gabe!
Aldiz, 18 urtetik aurrera eta 25 betetzen dituzun arte txartela bi urtero berritu beharko duzu, baina berritzeagatik ordaindutako 5 euroak bonifikazio gisa berreskuratuko dituzu zure hurrengo errekargan.