Komunika zaitez

Errekarga ezazu zure Gaztea txartela eta 18 urte bete arte berrituko duzu

.

Mugik, zure txartelaren iraungitze data luzatzea erabaki du. Horregatik, 5 eta 18 urte bitarte badituzu errekarga ezazu zure gaztea txartela (G) datafonoa duen puntu batean (kiosko, estanko edo denda) eta zure txartelaren iraungitze data berria 18 urte betetzen dituzun egunera aldatuko da. Inolako dokumentazio eta paper konturik egin gabe!

Aldiz, 18 urtetik aurrera eta 25 betetzen dituzun arte txartela bi urtero berritu beharko duzu, baina berritzeagatik ordaindutako 5 euroak bonifikazio gisa berreskuratuko dituzu zure hurrengo errekargan.

Gazteen famili ugarien kasuan, G20 eta G50 txartelen iraungitze datak azken hauen berritzea gauzatzean eguneratuko dira, familia ugariaren agiriaren iraungitze datak berak txartelarena mugatu dezakeelako.

Honen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gure erabiltzailearentzako arreta zerbitzuarekin harremanetan.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117