Mugi txartela Gazteizeko tranbian erabiltzerik izango da
Euskadiko garraio txartelen arteko interoperabilitatea lortzeko urratsa da. Bilboko tranbia-zerbitzuetan erabili daiteke MUGI txartela iazko uztailaren amaieraz geroztik.
Datorren maiatzaren 4tik aurrera MUGI edo Lurraldebus txartela Gasteizko tranbia ordaintzeko erabili ahal izango da, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak jakitera eman duenez. Arabako BAT txartelaren prezio bera izango dute MUGI txartelaren erabiltzaileek: 0,73€; esku-dirutan ordainduz gero, aldiz, 1,35 €. Dena dela, Gasteizko tranbian MUGI txartelaren bidez egindako bidai horiek ez dute beste deskontuak lortzeko aukerarik emango eta ez dira txartelaren mugimenduetan agertuko.