Gabonetako ordutegi bereziak
Gure operadore batzuen ordutegia aldatu egingo da datozen jaietako egun seinalatuenetan. Aldaketa guztiei buruz atal honetan informatu zaitezke:
JAI ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!
Gure operadore batzuen ordutegia aldatu egingo da datozen jaietako egun seinalatuenetan. Aldaketa guztiei buruz atal honetan informatu zaitezke:
JAI ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU!
Abenduaren 21ean, asteazkenean, San Tomas eguna medio autobus zerbitzu bereziak eskainiko dira erabiltzaileak garraio publikoz jai gunera erosotasunez hurbil daitezen. Gauean ere zenbait zerbitzu luzatuko dira.
Garapen berri hau azken urteetako Errentako, Erroldako eta Familia Ugariko egiaztatze automatikoei gehitzen zaie
GGLAk lankidetza-hitzarmena onartu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politika Departamentuarekin, datu-lagapenari buruzkoa. Honela, administrazioen arteko lankidetza harremanei esker, Ezgaitasun-Ziurtagirien egiaztatzea automatikoki egitea baimentzen da, eta horrela herritarrei Mugi txartelen kudeaketa sinplifikatzen zaie.
Donostiako 39. BMW Lurauto Maratoiak nazioarteko eta kanpoko milaka korrikalari ekarriko ditu hiriburura arazoaren 27an. Donostiako lasterketa ospetsuaren ibilbidea medio, autobusek ezingo dute Donostiako Autobus Geltokia (Atotxa) erabili eta Mandasko Dukearen Pasealekua behin-behineko autobus geltoki bihurtuko da goiz osoan zehar.
Aldaketak autobus geltokianGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak tarifak izoztea erabaki du azaroaren 2an egin zuen batzarrean. Tarifak bere horretan geratuko dira Mugi txartel pertsonalizatuetan, aldizkako txarteletan eta baita deskontu tarteak ere, 2017ko apirila eta 2018ko apirila bitartean.
Mugi pertsonalizatutako txartelen erabilera fidelizatzeko, 2017ko apiriletik aurrera txartel horiek eskainiko dituzten deskontuak Mugi anonimoarekin alderatuta desberdinak izango dira.