Komunika zaitez

Mugi-rekin hondartzara!

04
Abu

Uda honetan Mugirekin autobus zerbitzuen hedapenaz gozatu eta nahi duzun orduan hondartzara joateko aukera izango duzu. Dbusek bere zerbitzuak zabaldu ditu uztaila eta abuzturako eta udaran ospatzen diren hainbat ekintzetara joateko linea eta ordutegi bereziak eskaintzen ditul.

Gainera, Ekialdebus, Euskotren, Pesa eta beste hainbat garraio zerbitzu ere udarako zure planetara egokitu dira.

Mugi-ren web berria estreinatzen dugu!

24
Uzt

Gure web orrialdea birdiseinatu dugu nor garen azaltzeko, Mugi txartelaren bitartez eskainzten ditugun eskaintza guztiak aurkezteko eta sistema honen parte zareten erabiltzaile guztiei sarbide pertsonalizatu bat ahalbidetzeko helburuarekin.

Mugi.eus-ekin egoki bistaratzeko nabigazio errazeko diseinu bat eskaini nahi izan dugu, mugikorretara nahiz tabletetara egokitua, honela, zure irisgarritasunera moldatzeko.

Mugi txartela Gazteizeko tranbian erabiltzerik izango da

07
Mai

Euskadiko garraio txartelen arteko interoperabilitatea lortzeko urratsa da. Bilboko tranbia-zerbitzuetan erabili daiteke MUGI txartela iazko uztailaren amaieraz geroztik.

Datorren maiatzaren 4tik aurrera MUGI edo Lurraldebus txartela Gasteizko tranbia ordaintzeko erabili ahal izango da, Gipuzkoako Garraio Agintaritzak jakitera eman duenez. Arabako BAT txartelaren prezio bera izango dute MUGI txartelaren erabiltzaileek: 0,73€; esku-dirutan ordainduz gero, aldiz, 1,35 €. Dena dela, Gasteizko tranbian MUGI txartelaren bidez egindako bidai horiek ez dute beste deskontuak lortzeko aukerarik emango eta ez dira txartelaren mugimenduetan agertuko.

Gipuzkoako Garraio publikoa arautzen duen erreglamendua indarrean sartzen da

13
Mar

Erregelamenduak garraio publikoaren erabilera unibertsala bermatu nahi du.

Mugi eta Lurraldebus txartelak pertsonalak eta besterenezinekoak dira, beste norbaiten txartela erabiltzea zigortu egingo da.

Datorren larunbatean, martxoaren 14ean, Gipuzkoako garraio publikoaren erregelamendu bateratua indarrean sartuko da. Erregelamenduak honako hauek arautzen ditu, besteak beste: mugikortasun murriztua duten bidaiariek autobusetan eserita joateko duten lehentasuna, etxeko animaliak eramatea (txakurrak eta katuak), eta autobusetara haurren kotxeekin edota bizikletekin sartzeko bidaiariek duten eskubidea. Gainera, txartelak pertsonalak eta besterenezinekoak direla azpimarratzen du araudiak. Beraz, beste norbaitena den txartela erabiltzea zigortu egingo da.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117