Komunika zaitez

Tolosaldea mugikortasun iraunkor bat lortzeko bidean

.

Tolosaldea Garatzen Eskualdeko Garapen Agentziak Tolosaldeko garapena bultzatzen du, besteak beste, mugikortasun iraunkor batera iristeko, bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera sustatuz. Horretarako, eskualde honek herritarrei erraztasun ugari eskaintzen dizkie, bizimodu errazagoa eta irisgarriagoa eduki ahal izateko.

Garraio publikoa bultzatzeko helburuarekin, eskualde honetako udalek Mugi txartelaren tramiteak egiteko erraztasunak ematen dituzte eta herritarren beharretara egokitutako garraio publikoen hainbat zerbitzu eskaintzen ditu.

Mugikortasun iraunkorraren kultura sustatzeko, Tolosaldeak Mugikortasun Astea ospatu zuen irailaren 16tik 22ra. Egun horietan zehar, Tolosaldea Bus enpresak, Tolosaldea Garatzenen eskutik doan tramitatu zituen Mugi txartelak eta honi esker, astebetean, 46 pertsona batu ziren Mugi Sistemara.

Oso datu positiboak lortu dira. Mugiren erabiltzaileak gehitzeaz gain, eskualdean ezarritako zerbitzu berriei esker, urtarriletik uztailera Tolosaldea Busen zerbitzuetako erabiltzaile kopuruak %60ean gora egin du.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117