Ez zara Gipuzkoan bizi, baina Gipuzkoa ezagutu nahi duzu? BasqueCard txartelei esker, Gipuzkoako garraio publikoan erraztasun handiak topatuko dituzu.
Ezagutu itzazu gure bazterrak eta mugi zaitez era arin, eroso eta iraunkor batean.
BasqueCard txartela
Pakete turistikoak eta garraio publikoan bidaiatzeko aurkera uztartzen dituen txartela da; eta Donostiako Turismo bulegoetan, San Sebastian Region bulegoan eta Gipuzkoako beste hainbat herrietako turismo bulegoetan lor daitezke, 26 edo 41 euroren truke.
Titulartasunik gabeko txartela da, edo inpertsonala, taldeentzat egokia, eta pertsona batek baino gehiagok erabil dezake aldi berean (multibalidatua):
- DBusen: Aldi berean bidaiari kopurua mugagabea onartzen du, betiere horien guztien bidaia ordaintzeko nahikoa saldo badago. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatuko da.
- Lurraldebusen: Gehienez ere 9 bidaiari aldi berean. Eragiketa hau gidariaren laguntzarekin egin behar da eta, ondorioz, ez da jaitsiera balioztatu behar.
- Euskotrenen: Bidaiari batek bakarrik erabil dezake aldi berean bidaia bakoitzeko.
- Renfe Aldiriaken: Bidaiari batek bakarrik erabil dezake aldi berean bidaia bakoitzeko
- Hiribusetan: Gehienez ere 9 bidaiari aldi berean. Txartela bidaiari bakoitzeko balioztatuko da.
Turistentzako lotura interesgarriak
- Gipuzkoako turismo bulegoa (San Sebastian Region)
- Donostiako turismo bulegoa
- DBizi: Bizikleta elektrikoen mailegua
- Transfermuga: Iparraldera bidaiatzeko dauden aukerei buruzko informazio osoa
- Donostiako agenda kulturala