Komunika zaitez

MARTXAN DIRA MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN LAGUNTZAILE-TXARTELAK, GIPUZKOAKO GARRAIO PUBLIKOAN DOAN BIDAIATZEKO

20
Eka

MARTXAN DIRA MENDEKOTASUNA DUTEN PERTSONEN LAGUNTZAILE-TXARTELAK, GIPUZKOAKO GARRAIO PUBLIKOAN DOAN BIDAIATZEKO

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA), Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egindako proiektu batean, "Laguntzailearen txartela" eskatzeko aukera ematen die Mugi txartelaren titularrak diren eta mendekotasun egoera aitortua duten pertsonei, laguntzaileek Gipuzkoako garraio publikoan doan bidaiatu ahal izan dezaten.

AZAHARA DOMÍNGUEZ, GIPUZKOAKO GARRAIOAREN LURRALDE AGINTARITZAREN (GGLA) LEHENDAKARIORDEAK, BATZAR NAGUSIAK, BERAK HALA ESKATUTA, MUGI TXARTEL SOZIALAK ESKURATZEKO KASUAK ZABALTZEA ONARTZEA OSPATU DU

09
Api
  • Azahara Domínguez GGLAko lehendakariordeak jakinarazi duenez, astearte honetan egindako batzar orokorrak argi berdea eman dio "Gipuzkoako lurraldean akreditatutako elkarteek lagundutako kolektibo bereziki ahulei txartel hobariduna eskuratzeko aukera zabaltzeari". Mugi txartel soziala urtean iraungitzen da eta % 108ko hobaria du
  • Txartel eskakizunak elkarte hauen bidez egingo da eta eska daitezkeen agiriak honako hauek dira: kasua kudeatzen duen erakundearen ziurtagiria; dokumentazioaren bat, nahiz eta iraungita egon non datu pertsonalak agertzen diren (NAN, NIE, pasaportea edo antzekoa) eta Gipuzkoan erroldatuta egotea.
  • Azahara Domínguez: “Gure helburua garraio publikoaren erabilera sustatzea da, inor atzean utzi gabe, eta erabaki hau horren erakusgarri da; izan ere, Mugira iristea erraztuz, babes sozialeko sistemaren ertzetan daudenen pertsonen mugikortasuna laguntzen dugu eta mugikortasunerako eskubidea demokratizatzen dugu.”

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117