Komunika zaitez

Pasaiako txalupako hamar bidaiatik sei MUGI txartelarekin ordaindu dira sistema honetan integratu eta lehen urtean

  • 2024ko martxotik aurtengo urtarrilera ia 390.000 bidaia erregistratu dira; horietatik 217.406 txartel horrekin ordaindu dira, eta gainerako 165.737 bidaiak eskudiruarekin ordaindu dira.
  • Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Pasaiako motorraren integrazioak aurrezpen oso garrantzitsua ekarri die egunero garraiobide hori desplazatu ahal izateko hartzen duten eta MUGI sistemaren deskontu eta abantaila guztiez baliatu ahal izan diren ehundaka familiari, hala nola erabileragatiko hobariez, kolektibo berezientzako deskontuez eta doako transbordoez. Gainera, bizikletek ez dute txartelik ordaindu eta urtarrilaren 30etik 12 urtetik beherakoek doan bidaiatzen dute. Lanean jarraituko dugu gero eta operadore gehiagok bat egin dezaten MUGI sistemarekin, horrela bere eskubide-zorroa zabalduz eta gero eta pertsona gehiagok etekina atera diezaieten sistema aitzindari eta erreferentziazko honek eskaintzen dituen abantaila eta deskontuei".

Argazkia Azahara Dominguez Pasaia Mugi copia

Pasaia, 2025eko martxoaren 6a.-Pasaiako motorrak urtebete egin du MUGI sisteman sartuta. 2024ko martxotik aurtengo urtarrilera, eskura dagoen azken datua, 388.683 bidaia erregistratu dira guztira; horietatik 217.406 (% 56) txartel horrekin ordaindu dira, eta gainerako 165.737 bidaiak eskudiruarekin ordaindu dira.

Hala adierazi du Azahara Dominguez Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidente eta Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak, eta ospatu egin du motorra MUGI sisteman sartzeak "aurrezpen oso garrantzitsua" ekarri diela egunero garraiobide hori hartu behar duten milaka gipuzkoarri.

Gogorarazi duenez, MUGIn integratuta, motorraren erabiltzaileak "sistema horren abantaila eta deskontu guztiez gozatzera igaro dira, hala nola erabileragatiko hobariez, kolektibo bereziekiko deskontuez eta transbordoetako doakotasunaz". Gainera, gogorarazi du bizikletak ere txartela ez ordaintzera pasatu direla eta, urtarrilaren 30etik, hamabi urtetik beherakoek doan bidaiatzen dutela.

"Lanean jarraituko dugu gero eta operadore gehiagok bat egin dezaten MUGI sistemarekin, horrela bere eskubide-zorroa zabalduz eta gero eta pertsona gehiagok etekina atera diezaieten sistema aitzindari eta erreferentziazko honek eskaintzen dituen abantaila eta deskontuei", amaitu du.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117