Komunika zaitez

12 urtetik beherakoentzako garraio publikoaren dohakotasuna Mugi txartelarekin – Argibide batzuk

Donostia, 2025eko urtarrilaren 14a

Duela gutxi, Gipuzkoako garraio publikoa 12 urtetik beherako adingabeentzat doakoa izango dela onartu da, betiere GGLA-ren Mugi txartela erabiltzen badute. Jarraian, albiste honek sorrarazi dituen zalantzak argitzeko asmoarekin puntu garrantzitsu batzuk azalduko ditugu:

1. Noiz jarriko da neurri hau indarrean?

Neurri hau laster ezarriko da, baina oraindik ez dago martxan. Erabakia GGLAren Batzar Orokorrean hartu zen 2024ko abenduaren 26an.

Aurreikusitako ezarpen-data otsaila da. Neurria martxan dagoenean berehala jakinaraziko dugu.

2. Nola baliatuko dira 12 urtetik beherakoak doakotasunaz?

12 urtetik beherako haurrek garraio publikoan doan bidaiatu ahal izango dute, Mugi Gazte txartela G txartel pertsonalizatua erabiliz.

  • Dagoeneko Mugi Gazte G txartel pertsonalizatua dutenek ez dute inongo izapiderik egin behar.
  • Hau ez da txartel berria: orain arte indarrean egon den eta gaur egun erabiltzen den txartela da. 12 urtetik beherako haur batek Mugi Gazte txartela badu, horixe bera da erabili behar duena; ez du beste txartelik eskatu behar, ezta aldaketarik egin ere.
  • Mugi pertsonalizatua ez duten gazteek eta txartela eskatu nahi dutenek horrela egin dezakete txartelaren eskaera:
  • Txartelaren kostua erabiltzaile guztientzat 5 eurokoa da.

3. Informazio okerra saihestu

Ikusi dugu komunikabideetan eta sare sozialetan neurri honi buruzko informazio nahasgarria zabaltzen ari dela. Datu zehatzak izateko, kontsultatu beti gure iturri ofizialak:

  • Webgune ofiziala: www.mugi.eus
  • Arretarako telefonoa: 943 000 117
  • Twitter: @MugiSistema
  • Instagram: @MugiTxartela

4. Gizarte-konpromisoa eta iraunkortasuna

Neurri honek honako helburu hauek ditu:

  • Familien karga ekonomikoa arintzea.
  • Garraio publikoaren erabilera sustatzea gazteen artean, mugikortasun-ohitura jasangarri berriak sortuz.
  • Ingurumen-inpaktua murriztea, mugikortasun garbiagoa eta arduratsuagoa sustatuz.
Neurri hau ezartzeko ahalegin itzela handia egiten ari dira GGLA eta Mugi sistema osatzen duten garraio-operadoreen talde tekniko eta pertsonalak.

Eskerrik asko zure konfiantzagatik. Elkarrekin, guztiontzako mugikortasun jasangarri eta irisgarriago baten alde egiten dugu aurrera.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117