Komunika zaitez

Hamarretik bederatzi bidai MUGI txartelarekin egiten dira

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGI txartelaren urteko balantzea aurkeztu du. Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, GGLAko presidente eta zuzendariak, “sistema erabat sendotuta” dagoela azpimarratu dute eta “erronkak zerbitzua hobetzean” bideratu behar direla adierazi dute. Sistemak aurten sei urte beteko ditu.

IMG 2575 MUGIweb txi

Zenbakiek ez dute gezurrik esaten eta Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) urteko balantzean aurkeztutako datuek MUGI sendotzen ari denaren erakusle dira. MUGI sistema urtetik urtera hazten doa kuantitatiboki zein kualitatiboki. Hori horrela, pasa den urtean, Gipuzkoako garraio publikoan egindako hamar bidaietatik bederatzi MUGI/Lurraldebus txartelarekin egin ziren; “zehatzago izateko, 59 milioi bidai, orotara egin diren bidaien %87”, zehaztu du Marisol Garmendiak, GGLAko presidenteak.

Ez da nabarmentzekoa den datu bakarra, izan ere, 2018an MUGI sistemaren operadoreen bidez 69 milioi bidai baino gehiago egin dira garraio publikoan; 2017. urtean baino BI MILIOI BIDAI gehiago. Hortaz, 180.000 pertsona baino gehiagok erabiltzen du egunero garraio publikoa eta MUGI txartela.

Halaber, azpimarratzekoa da 2018. urtean kudeatu den txartel pertsonalizatu kopurua, 75.000 inguru. Horietatik guztietatik 29.000 txartel berriak dira. Datuok urteko balantzearen hazkuntzarako tendentzia ulertzen laguntzen dute eta 2019ra begira antzeko zenbakiak espero dira. “Lehengo urtean MUGI txartela Gipuzkoako garraio publikoa erabiltzen duten pertsonentzat ezinbesteko elementu bilakatzen ari zela nabarmendu genuen. Gaur hemen aurkezten ditugun datuek baieztapen hura sendotzen dute eta etorkizunari baikortasunez begiratzea eragiten du. Hala ere, lanean jarraituko dugu sistema hobetzeko asmotan. Hori izango da gure etorkizuneko erronka”.

RENFEren integrazioan eta Metro Bilbaoko lineetan interoperabilitatea ezartzeko lanetan barneratuta dabil buru belarri GGLA, 2019ra begira zehaztu diren bi erronka nagusietan. Garraio publiko jasangarriago baten alde erakundeak egiten ari diren apustua indartzen dute erronkek. Horrez gain, MUGI 2013az geroztik sare sendoago eta bateratuago bat osatzen dabil, erabiltzaile berriak erakarrita garraio publiko ezberdinetara, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztuz.

RENFEren integrazioa albiste garrantzitsuena bada ere, ez da urte honetan zehar izango den berritasun bakarra eta prentsaurrekoa aprobetxatuz ondorengo nobedadeak aurreratu dituzte: herri ezberdinetatik kanpaina bat abiatuko da MUGI sistema eskualde ezberdinetara gerturatzeko; edota neurri ezberdinak hartuko dira digitalizazioaren alorrean egiten diren kudeaketa ezberdinak hobetzeko: online bidezko eskaerak, webgune/APP bidez ematen den garraio publikoaren inguruko informazioa edota desgaitasun fisikoa duten pertsonentzako arreta.

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117