Komunika zaitez

Olentzerok eta Mari Domingik MUGI txartelak oparituko dizkiete 6 eta 14 urte bitarteko neska mutilei

Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak MUGIgabonak gunea antolatu du Eguberri bezperan. MUGI sistema herritarrengana gerturatzea eta MUGI txartela zein garraio publiko eta jasangarria sustatzea dira ekimenaren xede nagusiak. Ekimena abenduaren 22an eta 23an egingo da Gipuzkoako Plazan.

mixmugi gabonak 1600x637

Europako Mugikortasun Astean antolatutako ekimenak izandako arrakasta ikusita, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA) MUGI txartela kalera aterako du berriro ere. Horretarako, bi eguneko ekimena antolatuko dute Gipuzkoa Plazan abenduaren 22an eta 23an. Gunea goizez eta arratsaldez izango da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ekimenak hiru espazio berezitu izango ditu: MUGIplanak, infoMUGI eta OlentzerokMUGIopari.

Marisol Garmendiak eta Eluska Renedo-Illarregik, hurrenez hurren GGLAko lehendakari eta zuzendariak azaldu dutenez, “MUGI sistemaren eta MUGI txartelaren promozioa eta garraio publiko eredu ezberdinak uztartzeko deia” egitea dira ekimenaren helburuak, eta bide batez, “MUGI herritarrengana gerturatzea; bereziki, 6 eta 14 urte bitarteko neska mutilengana”.

Garmendiak eta Renedo-Illarregk argitu dutenez, Olentzero eta Mari Domingi izango dira MUGI txartelak oparitzen. “Zehaztu dugun adin tartea duten neska mutilek infoMUGI gunean MUGI txartel pertsonalizatua egiteko formularioa betetzen badute, astebetera jasoko dute MUGI txartela. Gunean bertan, argazkia eta NANaren edo Familia Agiriaren fotokopia aterako dizkiegu”. Gainontzeko herritarrek ere izango dute MUGI txartel pertsonalizatua ateratzeko aukera, baina txartelak balio dituen 5 euroak ordainduta. Edozein kasutan, gunetik atera gabe izango dute txartela ateratzeko tramitazio guztia egiteko aukera. Hauek ere, txartela astebetera jasoko dute etxean.

Era berean, infoMUGI gunean erabiltzaileek txartelaren inguruko kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izango dute, eta nola ez, baita ekarpenak egiteko parada ere.

Olentzero, Mari Domingi eta zozketak
Olentzerok eta Mari Domingik ez dituzte soilik txartelak oparituko. Bi egunetan haurren eskutitzak jasotzen ariko dira OlentzerokMUGIopari gunean; eskutitzak etxetik eramateko aukera izango da, baina eskutitza etxean ahaztu edo prestatu ez dutenentzat, gunean bertan izango da eskutitzak idazteko aukera.

MUGIplanak gunean, berriz, MUGI txartelaren jabe direla egiaztatzen duten erabiltzaileek Singular Dendak programako denda-kateetan 100 €ko sei erosketa txartelen zozketan parte hartzeko aukera izango dute. Egun, Gipuzkoako 150 dendek parte hartzen dute programan, eta GGLAk garraioa jasangarriaren aldeko apustua egiten duen bezala, Singular Dendak erosketa jasangarriaren aldeko apustua egiten du. Programan parte hartzen duten dendak “hemengoak dira, hemengo jendeak sortuak eta garatuak; konprometituak, eskaintzen duten esperientziagatik bereizten direnak; nortasun handikoak, merkataritza eredu ezberdinak mantentzea lortzen dutelako; eta gertukoak izateaz gain bakarrak dira, bezeroekin batera hazi direnak”.

 

GGLA

GGLAk unean uneko garraio zerbitzua eskaintzen dio Gipuzkoari, baliabide eta operadore desberdinak bateratzeaz gain, herritarrentzat informazioa hobetzen.
GGLA ZUREGANDIK HURBILAGO.

Kontaktua

Easo kalea 74, 1C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117