10 MUGI BONUEN ZOZKETA #MUGIZINEMALDIAN
ZOZKETAREN OINARRIAK (PDF)
LEHENDABIZIKOA
Zozketa honetan parte hartzeko, Mugi Txartela-ren Instagram sare sozial-eko kontu ofiziala (https://www.instagram.com/mugitxartela/). Bestalde, irailaren 20an Mugi Txartelaren kontu ofizialean egindako argitalpenari like eman beharko diote, Okendo Kaleko 14. zenbakian dagoen Mugiren standean ateratako argazki bat storie-etara igo beharko dute, Mugi Txartela @mugitxartela kontu ofiziala aipatuz eta #MugiZinemaldian hashtag-a erabiliz.
BIGARRENA
Zozketa lehendabiziko puntuan aipatutako baldintza guztiak betetzen dituzten partehartzaileen artean egingo da. Irabazleak ez badira Mugi Txartelarekin 72 orduan harremanetan jartzen, zozketa berri bat egingo da zozketatutako 10 bonuak banatzeko.
HIRUGARRENA
Parte hartzeko epea 2024ko irailaren 20an hasi eta irailaren 28an amaituko da, 23: 59an. Irabazleen izenak irailaren 30ean, astelehenean, argitaratuko dira Instagrameko kontu ofizialeko istorioetan, eta Instagrameko mezu pribatuaren bidez jarriko da harremanetan.
LAUGARRENA
Sariak:
- Guztira 10 Mugi bonu banatuko dira, bakoitza 50 €-tan baloratuta
- Saria aktibo dauden Mugi txartel pertsonalizatuetan bakarrik sartuko da. Txartel pertsonalizatu bat ez badu edo iraungita badago, saridunak txartel berri bat egin beharko du eta/edo txartela berritu saria jaso ahal izateko.
- Instagrameko kontu saridunen atzean dauden pertsonak izango dira Mugi txartel pertsonalizatuan diru-sarrera jasoko dutenak.
- Bonu horiek intransferigarriak dira, eta ezin dira laga.
- Saria jaso ahal izateko zozketan zortedunak info@mugi.eus helbidera idatzi beharko du datu hauek emanez: Izena, bi abizen eta Mugi txartelaren identifikazio-zenbaki pertsonalizatua, "Gaia" atalean, OSO GARRANTZITSUA, kontzeptu hau adieraziz: #MUGIZINEMALDIAN ZOZKETA edo SORTEO #MUGIZINEMALDIAN.
BOSTGARRENA
Mugi Txartelak berea du partaidetzatik inor salbuesteko eskubidea, baldin eta iritziko balio delako pertsona horrek iruzurrez edo laidoz diharduela beste parte-hartzaileen kontra.
SEIGARRENA
Mugi Txartelak oinarri hauetan jaso gabeko egoerak ebatzi ahal izango ditu, baita interpretazioari buruz sor daitezkeen zalantzak ere.
ZAZPIGARRENA
Zozketa Mugi Txartelak antolatu du eta bertan ez du parte hartzen eta ez du erantzukizunik INSTAGRAM. INCek.
ZORTZIGARRENA
Zure datu pertsonalak kudeatzeko erantzukizuna duen enpresa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritza da, Donostian egoitza duelarik eta Q2000559A identifikazio zenbakiarekin. Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak zure pribatutasuna eta datu pertsonalen babesari garrantzi handia ematen dio. Hori dela eta, zure informazio pertsonala arreta handiz tratatzen da eta seguru mantenduko da.
Datuak babesteko araudiak dioenaren arabera, zehazki, 2016/679 (EB) Arautegian, 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentu eta Kontseiluko pertsona fisikoen datu pertsonalen babesaren inguruan zehazten denaren arabera, datu pertsonalen tratamendua eta datu horien zirkulazio libreari dagokionez, parte hartzaile bakoitzak Lege Oinarri hauek onartuta, lehiaketa honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalak Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren fitxategi batean sartzeko baimena ematen du lehiaketan parte hartzea kudeatzeko eta irabazleei jakinarazteko.
Parte-hartzaileek eskubidea dute (i) beraien datu pertsonaletara sartzeko, baita (ii) zehaztasunik gabeko datuak zuzentzeko edo ezabatzeko, (iii) datuen tratamendua mugatzeko, (iv) datuen tratamendua ezeztatzeko eta (v) haiek mugitzeko.
Parte-hartzaileak, Kontrol Agintaritza baten aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango du, ohiko bizilekua edo ustezko arau-haustea gertatu den lekuan, datu pertsonalen tratamendua egokia izan ez dela pentsatzen bada, baita eskubideak betetzen ez direla uste bada ere.
BEDERATZIGARRENA
Mugi Txartelak, Instagram-en Pribatutasun Politika arretaz irakurri dezan gomendatzen dio parte-hartzaileari, ondorengo estekan aurki daitekeena: Instagram: https://help.instagram.com/155833707900388
HAMARGARRENA
Mugi Txartelak oinarri hauek aldatu edo zabaltzeko eskubidea izango du parte-hartzaileen eskubideak kaltetzen ez dituen bitartean.
HAMAIKAGARRENA
Lege-oinarri hauek Espainiako legediaren arabera arautuko dira. Donostiako Epaitegi eta Auzitegiak izango dute oinarri hauen indarraldiaren, interpretazioaren edo betetzearen inguruan sor daitekeen edozein erreklamazio edo gatazka ebazteko eskumena.
HAMABIGARRENA
Zozketa honetan parte hartzeak oinarriok erabat onartzea esan nahi du.