Uztailaren 6an sartuko dira indarrean MUGI tarifa berriak

COVID-19 pandemiak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko ezarritako alarma-egoerak galarazita, teknikoki ezinezkoa izan zen tarifa eta deskontu berriak apirilaren 6an indarrean sartzea. Horrela, bada, baldintza teknikoek oztopatu ezean, uztailaren 6an sartuko dira tarifa berriak indarrean.

  • Deskontu handiagoak MUGI txartela erabiltzeagatik: lehen 20 bidaietan, deskontua % 48koa izango da; eta 21. bidaiatik 50.era bitarte, % 58koa.
  • Kolektibo ezberdinek jasotzen dituzten hobariak mantendu egingo dira, sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde.

Tarifak 2020

 

More

Jakinarazi genuen moduan, berrikuntzen artean, MUGI txartela erabiltzeagatik paperezko bidaia-txartelarekiko deskontua handitzea dago; hortaz, uztailaren 6tik aurrera hileko lehen hogei bidaietan herritarrek % 48ko deskontua izango dute, eta % 58koa hogeigarrenetik berrogeita hamargarrenera bitartean. Bestalde, orain arte bezala, berrogeita hamaikagarrenenetik aurrerako deskontua mantendu egingo da (% 90), eta “gazteak” kolektibokoek ere doan bidaiatzen jarraituko dute.

Abantailei dagokienez ere, Batzar Orokorrak gipuzkoarrei MUGI sistemak eskaintzen dizkien hobariak mantentzea erabaki zuen, sozialki bidezkoagoa den mugikortasun baten alde. Horrela, bada, “gaztek” kolektibokoek % 25eko hobaria izaten jarraituko dute (hamar euro kargatzean 2’5 euro opari), eta “adinekoak, ezinduak eta sozialak” kolektibokoek % 108koa (hamar euro kargatzean beste 10’8 euro opari). Ildo horretan, nabarmentzekoak dira familia ugariak ere, % 25eko edo % 100eko hobariak dituztela MUGI txartela kargatzen duten bakoitzean.

ATTG

L’ATTG offre à la province de Gipuzkoa le service de transport dont elle a besoin à chaque moment, en coordonnant les différents moyens et opérateurs et en améliorant l’information aux citoyens.

L’ATTG DE PLUS EN PLUS PROCHE DE VOUS.

Contact

Easo kalea 74, 1 C

20006 Donostia

info@mugi.eus

943 000 117