MUGI sistemak jaso du aurtengo “Guztiok Mugituz” saria
Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta inklusiboa sustatzen duen sistema da MUGI; eta sariak gipuzkoarrei eskaintzen dien zerbitzu bateratua balioan jartzen du.
Duela bi urte, Gipuzkoako Foru Aldundiak #GuztiokMugituz saria emateari ekin zion, irisgarritasun unibertsalaren aldeko apustua egiten dutenei omenaldi txiki bat egiteko asmoz. Izan ere, sariaren bidez, Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailetik mugikortasun jasangarri eta inklusiboa bultzatzen duten ekimenek burututako lanaren aitorpena egin nahi dute.